Azken berriak
atzera ES|EN
2019ko urriaren 9tik 11ra InSEAren Arte-hezkuntza: gatazkak eta konexioak izeneko mintegian parte hartzeko bidaiarako diru-laguntzak

Arte-hezkuntzan aritzen al zara edo ikasketetarako (eremu formalean edo ez-formalean) metodologia artistikoak erabiltzen dituen hezitzailea al zara? Artista edo kultur kudeatzailea al zara? Hau da zure aukera!

2019ko urriaren 9tik 11ra InSEAren Arte-hezkuntza: gatazkak eta konexioak izeneko mintegian parte hartzeko bidaiarako diru-laguntza bat emango dugu, GizARTE Sareako kide bati.

2019ko urriaren 9tik 11raegingo den InSEAren Arte-hezkuntza: gatazkak eta konexioak izeneko mintegian parte hartzeko bidaiarako diru-laguntza bat emango du UNESCO Etxeak

Artearen bidezko Hezkuntzarako Nazioarteko Elkartea (InSEA) gobernuz kanpoko erakunde bat da, eta UNESCOren bazkide ofiziala.

Arte-hezkuntza sustatzeaz, sareak sortzeaz eta arte-hezkuntzaren ikerketan eta praxian aurrerapenak egiteaz arduratzen den nazioarteko komunitate bat ezarri du InSEAk.

2019an, Maltako Unibertsitatearen Hezkuntza Fakultateko Arteen, Komunitate Irekien eta Helduen Hezkuntzaren Departamentuak antolatutako mintegi baterako deialdia egin du. Helburua da hezitzaileek, arteetako profesionalek nahiz arte-hezkuntzako ikertzaileek gai hauei buruz egindako ekarpenak jasotzea:

  • Arte-hezkuntza eta demokrazia XXI. mendean.
  • Arte-hezkuntza eta etika antropozenoan.
  • Arte garaikidea eta gai politikoak helduen hezkuntzan.
  • Gatazkak eta bitartekaritza Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako pedagogia artistikoetan.
  • Harreman etikoak eta artea.
  • Nazioarteko harremanak eta artea.

Bidaiarako diru-laguntza lortzeko, interesa duten pertsonek mintegiko esku-hartze proposamena zuzenean bidali beharko diote InSEAren antolakuntzari, martxoaren 30a baino lehen. GizARTE Sarean sartzeko azken eguna ere data hori da.

InSEAk onartzen dituen pertsonek 2019ko ekainaren 1a baino lehen eman beharko diote horren berri Jessica Dominguez j.dominguez@unescoetxea.org UNESCO Etxeko Kultura Teknikariari, eta hark pertsona bati emango dio bidaiarako diru-laguntza. Honako hauek sartzen dira laguntzan:

  • Joan-etorriko bidaia
  • Ostatua aterpetxe batean
  • Laguntza-asegurua egonaldiak irauten duen bitartean

Egin behar duen esku-hartzearen mende dago pertsona horren hautaketa. Hau da lehentasunari dagokion ordena: tailerra, aurkezpena, eztabaida-panela, performance-a eta bideo-posterra. Ekarpenean, GizARTE Sareko kidea dela esan beharko du, hura ezagutzera emateko.  Aukeratutako pertsonak, itzultzen denean, esperientzia hori itzuli beharko dio GizARTE Sareari, modu sortzaile batean, UNESCO Etxearekin lankidetzan.

Informazio gehiago nahi baduzu, ez izan zalantzarik eta jarri gurekin harremanetan!

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco