Azken berriak
atzera ES|EN
2019ko UNESCOren mundu mailako hezkuntzaren jarraipen txostena - migrazioa, lekualdaketa eta hezkuntza: harresiak barik, zubiak eraikitzen - eskuragarri euskaraz

2019ko GEM txostenak aztergai ditu hezkuntzari buruzko Garapen Iraunkorrerako Helburua (4. GIH) eta horren hamar jomugak betetzeko egindako aurrerapausoak, baita Garapen Iraunkorrerako Agenda 2030eko hezkuntzari buruzko beste jomuga batzuk betetzeko egindakoak ere.

Txostenak, orobat, informazioa ematen du migrazio-mota ezberdinen tamainari eta ezaugarriei buruz, baita herrialdeetako hezkuntza-arloko migrazio-politiken eta -joeren arteko ezberdintasunei buruz ere.

Hala, datu eguneratuak ematen ditu ikasle etorkinen eta harrera-herrialdeko ikaskideen artean dauden ezberdintasunen inguruan, hezkuntza-aukerei eta hezkuntza-emaitzei dagokienez. Era berean, aztergai ditu hezkuntzak migrazioan duen eragina eta herritarren mugimenduek hezkuntza-sistemetarako eta gaitasunak eskuratzeko dakartzaten erronka argi eta konplexuak.

Txostenak adibide batzuk ematen ditu ikasle etorkinen kultura-jatorria eta esperientziak kontuan hartzen dituzten hezkuntza-politika eta -programa inklusiboen gainean. Azkenik, txostenak gomendio batzuk ematen dizkie jatorri- eta harrera-herrialdeei, testuingurura egokitutako politikak egin ditzaten.

Txostena eskuratu ahal duzu hemen klikatuz.

 

http://www.unescoetxea.org/irudiak/Logo_UNESCO_Etxea_2017_300.jpg

http://www.tekniker.es/media/uploads/empresas/WEB_TEK_GobiernoVasco_Educacion.jpg

   
http://www.unevoc.unesco.org/fileadmin/up/unesco_logo3.jpg

 

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco