Azken berriak
atzera ES|EN
Klima-aldaketa: giza eskubideentzako mehatxurik handiena XXI Mendean

Klima-aldaketa: giza eskubideentzako mehatxurik handiena XXI Mendean.
Martxoak 9 | EHU/UPV. Bizkaia Aretoa. Bilbao | 10:30 - 14:00

Klima-aldaketak arriskuan jartzen ditu giza eskubide ugari, hala nola, bizitza-, osasun-, ur-, elikadura-, etxebizitza-, garapen- eta autodeterminazio-eskubideak (Knox, J.H., 2016).

Mary Robinson Irlandako presidente eta Giza Eskubideen aldeko Nazio Batuen Goi-komisario ohiak eta gaur egun Idazkari Nagusiaren Klima-Aldaketarako Mandatari Bereziak adierazi du klima-aldaketa dela giza eskubideentzako mehatxurik handiena XXI. mendean.

Ekitaldi honetan klima-aldaketaren eta giza eskubideen arteko harremana jorratuko dugu, eta, zehazki, gizakiek ura eta saneamendua edo osasuna eskuratzeko duten eskubidean sakonduko dugu. Eta “ez utzi inor atzean” Agenda 2030 programaren leloa jarraituz, zenbait kolektibo ahulenen inplikazioak aztertuko ditugu bereziki, hala nola ingurumenaren defendatzaileak, errefuxiatu klimatikoak, emakumeak eta neskatoak, edo herri indigenak.

  • Hitzaldi nagusia Laura Zúñiga Caceresek emana, COPINHeko aktibista. Hil egin zuten buruzagi ekologista Berta Cáceresen alaba.
  • Mahai-ingurua eta eztabaida irekia.

Programa

Izen-ematea

Haurtzaindegi-zerbitzua eskaintzen da. Nahitaezkoa da eskatzea izena ematean.

Informazio gehiago:
Aitana Uria.   94 427 64 32 | a.uria@unescoetxea.org

http://www.unescoetxea.org/irudiak/Logos_asteklima2019.jpg

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco