Azken berriak
atzera ES|EN
Donostian ospatuko da Giza Eskubideen aldeko Baliabide Pedagogikoen I. Nazioarteko Mintegia, Eskura Zentroaren eskutik

Otsailaren 20 eta 21ean, Giza Eskubideen aldeko Baliabide Pedagogikoen I. Nazioarteko Mintegia ospatuko da San Telmo Museoa eta Aiete Jauregian.

Eskura, Giza Eskubideen aldeko Pedagogia-Baliabideen Zentroa, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako Udalaren artean sortua, izango da jardunaldiak antolatzearen arduraduna.
Zentroaren egitekoa komunitate informatua sustatzean datza. Honela, pertsonok gure eskubideen berri eduki eta horiek ulertzeko aukera izan dezagun eta eskubide horiek gure eguneroko bizitzan baliatzeko gai izan gaitezen, baita iraganeko eta etorkizuneko giza eskubideen eta injustizien urratzeez kontziente izan gaitezen ere.

Bere jarduera-ardatzetako bat baliabideak zabaltzea da, eta; horretarako, ekintza garrantzitsuena Giza Eskubideen aldeko Baliabide Pedagogikoen I. Naziarteko Mintegiaren antolaketa izango da.

Edizio honetarako Migrazioen gaia aukeratu da. Zinea, Musika, Unitate Didaktikoak eta argazkilaritza izango dira, besteak beste, aurkeztuko diren baliabide pedagogikoak. Halaber, baliabideen sortzaileak eta migrazioen zein giza eskubideen alorreko adituak izango dira gurean, Raúl Delgado Wise Gizarte Zientzietako Doktorea kasu, zeina, irekiera hitzaldiaren arduradun izango den.

Egitaraua hezkuntza, komunikazioa eta giza eskubideen alorreko pertsonei zuzenduta dago batez ere, dena den, ekintza guztiak irekiak izango dira interesa duen edonorentzat.

Egitarau osoa eta izen-ematea www.eskurazentroa.eus  orrialdean topa daiteke.

Informazio gehiago:
Itsaso Andueza koordinatzailea@eskurazentroa.eus

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco