Azken berriak
atzera ES|EN
Gazteentzako BBK UNESCO Etxea lehiaketa. Mundua hobetzeko idatzi edo marraztu

Lehiaketa honetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu!

Ipuin- eta ilustrazio-lehiaketa honen helburua da Nazio Batuen Erakundearen balioak sustatzea; hain zuzen ere, pertsonen arteko eta gure planetarekiko errespetua eta elkartasuna sustatzea.

Adierazpen literarioa eta artistikoa 2030 Agendaren gaiarekin eta Garapen Iraunkorrerako Helburuen (GIH) gaiarekin lotzen dituen lehen lehiaketa da.

Bizkaiko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloko ikasleei dago zuzenduta (DBH1 eta DBH2koei). Lanak aurkezteko epea 2019ko martxoaren 8an amaituko da.

Finalera iristen diren lanak liburu batean argitaratuko dira, eta irabazleek garapen iraunkorrari lotutako sari bat jasoko dute, gelakide guztiek gozatzeko.

Lehiaketari begira irakasleei laguntzeko, unitate didaktiko bat prestatu dugu, eta bertan zenbait jarduera ageri dira, 2030 Agenda eta GIHak gelan aurrez azaldu eta landu ahal izateko.

Informazio gehiago, oinarriak eta material osagarria:

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco