Azken berriak
atzera ES|EN
UOC - UNESCO Etxea jardunaldia: 2030 Agenda enpresaren estrategian txertatzea. Garapen iraunkorrerako gakoak

Atseginez gonbidatzen zaituztegu “2030 Agenda enpresaren estrategian txertatzea. Garapen iraunkorrerako gakoak” UOC - UNESCO Etxea jardunaldira etortzera.
Urtarrilaren 24an izango da, 9:00etan, Bilboko Yimby aretoan ( Ercilla kalea,24).

Gure mundua eraldatzea leloarekin, 2015ean munduko liderrek Garapen Iraunkorrerako Nazio Batuen 2030 Agenda onartu eta haren hamazazpi helburuak lortzeko konpromisoa hartu zuten datozen hamabost urteotan gure mundua aldatzeko.Agenda, gizarte zibila eta gobernuak tartean ziren parte-hartze prozesu batean  adostutakoa, agenda sozialetik harago doa eta zeharkakotasunez landu behar da. Gainera, munduko herrialde guztiak, garatutakoak nahiz garapen bidean direnak, biltzen dituen agenda da, eraldaketa lortzeko.

Nola lagun dezakegu gosea desagerrarazten?  Zer lotura dute bakeak, justiziak eta erakunde sendoek? Eragiten al digu klima-aldaketak? Zer rol izan dezakete eta izan behar dute enpresek 17 helburu horietan?

Enpresen  iraunkortasuna enpresa bateko balio-sistemarekin hasten da eta printzipioetan oinarritutako ikuspegiarekin, negozioak egiteko. Horrek esan nahi du giza eskubideei, lanari, ingurumenari eta ustelkeriaren aurkako ekintzari dagokienez oinarrizko erantzukizuna k bete behar dituela gutxienez. Enpresa arduratsuek balio eta printzipio berberak sustatzen dituzte eta badakite arlo bateko jardunbide egokiek ez dutela beste bateko kaltea konpentsatzen. NBEko Munduko Ituneko hamar printzipioak txertatuta, estrategietan, politiketan eta prozeduretan, eta zintzotasunaren kultura ezarrita, enpresek pertsonen eta planetaren oinarrizko erantzukizunak babesteaz gain, epe luzerako arrakastarako egoera prestatzen dute.

UNESCO Etxeak eta UOCek enpresa-munduari bideratutako jardunaldia proposatzen dute, baita erakundeei ere, Garapen Iraunkorrerako Nazio Batuen 2030 Agenda ezagutarazteko, aipatutako 17 helburuak lortzen laguntzeko enpresek duten erantzukizunaren inguruan eztabaida sortzeko, arlo horretako esperientzia arrakastatsuak ezagutarazteko eta mundu mailako mugimendua sustatzeko enpresek planetaren iraunkortasunarekin konpromisoa har dezaten.

Informazio gehiago eta izen-ematea

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco