Azken berriak
atzera ES|EN
TITO Dokumentalaren estreinaldia Getxon

Atseginez gonbidatzen zaituztegu “TITO” dokumentalaren estreinaldira etortzera, Yago Mateok, “Dame 1 minuto de Refugio” UNESCO Etxearen lehiaketako VII. Edizioaren irabazleak, sortutakoa.
Urtarrilaren 12an izango da, 18:30etan, Andres Isasi Musika Eskolan, (Mesedeetako Kalea, 6) Getxon.

Yago Mateok zuzendutako lana, berak 2016ko Eman minutu bat Refugio lehiaketan lortutako sariarekin finantzatu da. Edizio hori Mateok Bailemos un Walls izenburuko ikus-entzunezko minutu bateko piezarekin irabazi zuen. Lehiaketa UNESCO Etxea GKEak antolatzen du, besteak beste, Getxoko eta Bilboko Udalen laguntzarekin.

Dokumentala aurkezteko saioan, zuzendariarekin batera, Cesare Maglioni argazki zuzendariak, Abdulah Arabi, Saharako Errepublika Demokratikoaren ordezkaria eta hainbat entitate ere izango dira, horien artean, BentaraNoa, Reharq* eta ATFAL, Sahararen aldeko Getxoko elkartea, Irantzu Uriarte, Garapaneko Lankidetzako zinegotziarekin batera. Getxotik Mundura Mundutik Getxora jarduera solidarioen programari amaiera ipiniko dion saiorako sarrera doakoa izango da.

Tito dokumentalak begirada desberdin batetik jorratzen du errefuxiatu sahararren lekualdatzea Tindufen. Gazteak bizitza guztia darama Tindufeko kanpamenduetan, bere adinari ez dagozkion kezkak ditu eta saiatzen da inor ez ahaztea non dauden.

“Eman minutu 1” Lehiaketaren edizio berria, “Eman Minutu 1 INTERKULTURAren alde”, aurkeztuko da.
Nyanga De Gomendiourrutia, Vinilo FM Irratiaren esataria, izango da ekitaldiaren aurkezlea.

Sarrera librea izango da, aretoa bete arte.

 

http://www.unescoetxea.org/irudiak/EstrenoTito_logosGETXO.jpg

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco