Azken berriak
atzera ES|EN
UNESCO Etxeak Euskadiko gizarte-hezkuntza arloan arte hezkuntzaren inguruko ikerketa aurkezten du

UNESCO Etxeak garatutako “Gizarte eraldaketarako kultura eta adierazpen kulturalen aniztasunaren” proiektuaren barnean, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren babesarekin eta GizArte Sarearen eta Begoña Guzman kontsultorearen laguntzarekin, Euskadiko gizarte-hezkuntza arloan arte hezkuntzaren inguruko koadernoa aurkezten da.

Ikerketa lan honek Euskal Autonomia Erkidegoan arte hezkuntzaren egoeraren hurbilketa orokor bat proposatzen du; honela,  Euskal curriculumaren barnean eta eskolaz kanpoko jardueren esparruan arte- eta kultura-hezkuntzan dagoen eskaintzaren inguruko informazio konparatiboa biltzen du. Euskadiko arte- eta kultura-hezkuntzaren xedeak, antolaketa eta jarduera-eskaintza bilduko ditu azterlanak. Gainera, eskolaz kanpoko jardueren esparruko ikasleen ebaluazioari eta hezkuntza arautuko arte-diziplinetako irakasleen prestakuntzari buruzko informazio garrantzitsua ere bilduko du.

Azterlan honen bitartez, Euskadin arte- eta kultura-hezkuntza emateko moduaren multzo-ikuspegi baliotsu bat eman nahi zaie gai hori interesatzen zaien pertsonei; izan ere, hezkuntza arautuko irakasleentzat ez ezik, gizarte-eraldaketaren alorrean diharduten profesional eta erakundeentzat eta arduradun politikoentzat ere oso garrantzitsua dela deritzogu. 

 

http://www.unescoetxea.org/irudiak/Logo_pdfnew.png Liburua deskargatu

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco