Azken berriak
atzera ES|EN
Mujeres con Voz eta Casco Academy GIH-ak lantzen laguntzen dute SOStenibles 2017 lehiaketako sariari esker

2018an, UNESCO Etxeak, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzarekin, garapen iraunkorra sustatzen laguntzen duten tokiko ekimenen 3. SOStenibles lehiaketa antolatu zuen. Lehiaketaren xedea da Garapen Iraunkorreko Munduko 2030 Agendak finkatutako helburuak lortzen laguntzen duten tokiko ekimenak saritzea eta bultzatzea. Lehiaketaren edizio honetako irabazleak izan ziren, bere garaian iragarri zen eran, “Elkarrekin eta Anitzak” proiektua, lehenengo saria irabazi zuena, eta “Building for Peace” proiektua, bigarren saria irabazi zuena. Hemen ikus ditzakezu bideo irabazleak

Elkarrekin eta Anitzak Mujeres con Voz elkartearen ekimena da; emakume anitzen arteko hainbat topaketa-espazio sustatzen dituen emakumeen talde batez osatuta dago, emakumeak harremanetan egotea, estereotipoak haustea, sareak jostea eta aliantzak osatzea ahalbidetzen duten espazioak babesteko. Egiten duten lanarekin, zuzenean laguntzen die 5. GIHari (genero-berdintasuna eta emakumeen ahalduntzea) eta 10. GIHari (desberdintasunak murriztea). Ekimen horrek 1.500 €-ko saria jaso zuen. Ezagutu haien jarduerak hemen.

Building for Peace, Casco Akademy -rena, bigarren ekimen interesgarrien gisa hautatu dute. Kenyan kokaturiko programa solidario bat da; horren bidez, boluntarioek umezurtz-etxe baten zabaltzean, abeletxe ekoiraunkor bateko lanetan eta emakumeak ahalduntzeko eta ingurumena zaintzeko programetan parte hartuko dute, 17 GIHekin bat egiten duen proiektu baten bidez. Ekimen horrek 500 €-ko saria jasoko du.

Lortutako sariek, beraz, diru-sarrera oso baliagarria ekarri die bi elkarteei, jarduera berriak egiteko eta ekoizpen-materiala finantzatzeko, edo gauzatzen ari ziren proiektuekin aurrera jarraitzeko.

SOStenibles proiektuari buruz gehiago jakiteko.

 

 

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco