Azken berriak
atzera ES|EN
UNESCO txostenaren aurkezpena: Migrazioa, lekualdaketa eta hezkuntza: harresiak barik, zubiak eraikitzen

UNESCO Etxea - Euskal Herriko UNESCO Zentroak "Migrazioa, lekualdaketa eta hezkuntza: harresiak barik, zubiak eraikitzen" izeneko txostenaren aurkezteko ekitaldira gonbidatzen zaitu. Azaroaren 23an izango da, 11:00etan, Juan Crisostomo de Arriaga musika kontserbatorioan (Ibarrekolanda plaza, 1) Bilbo.

2019ko GEM txostenak aztergai ditu hezkuntzari buruzko Garapen Iraunkorrerako Helburua (4. GIH) eta horren hamar jomugak betetzeko egindako aurrerapausoak, baita Garapen Iraunkorrerako Agenda 2030eko hezkuntzari buruzko beste jomuga batzuk betetzeko egindakoak ere.

Txostenak, orobat, informazioa ematen du migrazio-mota ezberdinen tamainari eta ezaugarriei buruz, baita herrialdeetako hezkuntza-arloko migrazio-politiken eta -joeren arteko ezberdintasunei buruz ere.

Hala, datu eguneratuak ematen ditu ikasle etorkinen eta harrera-herrialdeko ikaskideen artean dauden ezberdintasunen inguruan, hezkuntza-aukerei eta hezkuntza-emaitzei dagokienez. Era berean, aztergai ditu hezkuntzak migrazioan duen eragina eta herritarren mugimenduek hezkuntza-sistemetarako eta gaitasunak eskuratzeko dakartzaten erronka argi eta konplexuak.

Txostenak adibide batzuk ematen ditu ikasle etorkinen kultura-jatorria eta esperientziak kontuan hartzen dituzten hezkuntza-politika eta -programa inklusiboen gainean. Azkenik, txostenak gomendio batzuk ematen dizkie jatorri- eta harrera-herrialdeei, testuingurura egokitutako politikak egin ditzaten.

Informazio gehiago argitalpen honi buruz >>

Parte hartuko dute:

  • Paz Portales, Hezkuntza Sektoreko Goi-mailako Hezkuntza Programako espezialista UNESCOren egoitzan.

  • Maite Alonso Arana, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuordea. Politika publikoa eta ekonomian nazioarteko aditua.

    Bertaratuek Txostenaren laburpena jasoko dute.

    Sarerra librea

    Etorri behar izanez gero, bete izen-emateko orria

     

    Informazio gehiago:

    Monika Vázquez.

    m.vazquez@unescoetxea.org

    94 427 64 32

    Antoilatzailea

    Babeslea

    http://www.unescoetxea.org/irudiak/Logo_UNESCO_Etxea_2017_300.jpg

    http://www.tekniker.es/media/uploads/empresas/WEB_TEK_GobiernoVasco_Educacion.jpg

    Laguntzailea

     
    http://www.unevoc.unesco.org/fileadmin/up/unesco_logo3.jpg

     

     

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco