Azken berriak
atzera ES|EN
Aurkezpena: Gida didaktikoa. Feminitate eta maskulinitate alternatibo, askotariko eta berdinzaleak eraikitzen

UNESCO Etxeak, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzarekin, " Feminitate eta maskulinitate alternatibo, askotariko eta berdinzaleak eraikitzen " gida didaktikoaren aurkezpena antolatu du. Datorren azaroaren 6a, 18:00etatik 19:30etara Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea - Aieteko jauregian, Donostian  izango da.

Zer esan nahi du berdintasunak bakoitzarentzat? Teoria feministaren eta berdintasun-diskurtsoaren zer argudiok sumintzen gaituzte batzuetan pixka bat? Nola hartzen ditut LGTBI kolektiboen aldarrikapenak? Eta erakunde antiarrazisten kanpainak eta salaketak?.

Plano arrazionalean, berdintasun- eta ekitate-balioak barneratuta ditugu. Baina pertsona kontzientziatuenak ere barne-kontraesanak eta aldaketarekiko erresistentziak izaten ditu sarri. Izan ere, berdintasunean lan egiteak gure sinesteei, jarrerei, portaerei eta koherentziari buruz galderak egitea eragiten digu, halabeharrez. Eta norbere berrikuspena egitea ez da erosoa, ditugun oinarriak dantzan jar baititzake. Eta gure oinarriak iraultzeak gauza batzuk aldatzeko beharra sentitzera eraman gaitzake. Eta gauzak aldatzea kosta egiten da, inertzietatik eta ezaguna eta etxekoa zaigunetik ateratzea nekeza delako.

Neketsua dirudi, baina hori da, hain zuzen, material honekin jartzen dizuegun erronka: ikasgelako lana errazteko lanabes gisa erabiltzeaz gain, bakoitzak dituen zalantza, galdera eta barne-erresistentziei aurre egiteko aukera gisa baliatzea. Hala, alderdi emozionala eta arrazionala konbinatuz, gai izango gara benetan eraldatzaileak diren hezkuntza-proposamenak lantzeko.

Izen-ematea
https://goo.gl/forms/ZS7IOxE6l6TJWkdM2

Gida didaktikoa
http://www.unescoetxea.org/dokumentuak/gida_fem.pdf

 

http://www.unescoetxea.org/irudiak/Logos_guiafem.jpg

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco