Azken berriak
atzera ES|EN
Urriak 5. Irakasleen nazioarteko eguna. Unescoren eskola elkartuen sareak Desplastifícate proiektua abiarazi du

Gaur, urriaren 5ean, Irakasleen Nazioarteko Egunean, UNESCOren eskola elkartuen Espainiako sareak Desplastifícate proiektua abiarazi du, ikasleen artean plastikoek eragindako kutsadurari buruzko kontzientzia pizteko.

Plastikoen ondoriozko kutsadura duela gutxikoa da; alabaina, eragin handia du gure planetan. Azken 50 urteetan, plastiko-ekoizpena progresiboki areagotu da, baina birziklatze-erritmoak ez dio hazkunde berari eutsi. Gaur egun, erabiltzen ditugun plastikozko ontzien herena jasotze-sistemetatik kanpo gelditzen da, eta ingurumena kutsatzen du. Egoera horrek bereziki eragiten die ozeanoei; izan ere, korronteen eraginez, milaka milioi plastiko zati pilatzen dira itsasoan.

Desplastificate proiektuaren xedea da ikasleen artean gai horri buruzko kontzientzia piztea, eta UNESCOko zuzendari Audrey Azoulayk Ingurumenaren Nazioarteko Egunean egin zuen eskaerari erantzutea: “plastikoek eragindako kutsadurari aurre egitea”, alegia. Horretarako, jokatzeko moduak eta pentsamoldeak aldatu behar ditugu, plastikoek itsas ekosistemetan eta pertsonen osasunean duten eragina murrizteko.

Halaber, proiektu honek 2030 Agendako Garapen Jasangarriaren bost helburuak erdiesten lagundu nahi du; zehazki, kontsumoari eta ingurumenaren jasangarritasunari loturiko helburuei egin nahi die ekarpena.

Sareko eskola guztiek nork bere aldetik landuko dute plastikoek eragindako kutsadurari buruzko kontzientziazioa; baina, aldi berean, eskolak elkarri lotuta egongo dira, Ipar Pazifikoko plastiko-uharte batetik etorritako plastiko birziklatuz egindako panpina bati esker. Panpinak mezu bat ekarriko du, laguntza eskatuz.

UNESCOko zuzendari nagusiak Ingurumenaren Nazioarteko Egunean emandako mezua:
http://unesdoc.unesco.org/images/0026/002640/264031s.pdf

UNESCOko zuzendari nagusiak Irakasleen Nazioarteko Egunean emandako mezua:
http://unesdoc.unesco.org/images/0026/002657/265734s.pdf

 

Antolatzailea

http://www.unescoetxea.org/irudiak/Logo_UNESCO_Etxea_2017_300.jpg

http://www.ceip.edu.uy/documentos/galerias/prensa/1440/portada-noticia.jpg

 Laguntzailea

 
http://www.tekniker.es/media/uploads/empresas/WEB_TEK_GobiernoVasco_Educacion.jpg

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
DAME 1 MINUTO
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco