Azken berriak
atzera ES|EN
UNESCO Etxeak martxan jarri du minutu bateko Ikus-entzunezko lehiaketaren 9. edizioa

2018an, 9. edizioan, lehiaketak “Eman minutu 1 INTERKULTURAren alde” izena hartzen du.

Eman minutu 1 INTERKULTURAren alde" ikus-entzunezko piezen nazioarteko lehiaketak honako hauek izango ditu gaitzat aurten: aniztasunean eta kulturartekotasunean  elkarrekin  bizitzeko  eskubide  unibertsala;  tolerantzia eta berdintasuna; eta balioetan oinarritutako hezkuntza, pertsonek desberdintasunen kausak uler  ditzaten  eta  Giza  Eskubideen  Adierazpen  Unibertsalarekin  bat  egiten duen mundu bat defenda dezaten.
Izan ere, kultura-eskubideak giza eskubideen parte dira, eta, gainerako eskubide guztiak bezala, unibertsalak, zatiezinak eta elkarren mendekoak dira.

Aurkeztutako piezek Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsaleko 27. artikulua izango dute oinarri:

  • Pertsona orok du eskubidea elkarteko kultur ekitaldietan aske parte hartzeko, artelanez gozatzeko, eta zientzi aurrerakuntzan eta horri darizkion irabazietan parte hartzeko.
  • Zientzia, literatura edo arte mailan egindako lanen egille diren pertsona guztiek dute horregatik eskubidea dagozkien interesak eta materialak babes dakizkien eskubidea.

Lanak edozein hizkuntzatan aurkeztu ahal izango dira eta gehienez ere minutu bateko iraupena izango dute, kreditu-tituluak kontuan hartu gabe. Pertsona bakoitzak nahi beste ikus-entzunezko lan aurkeztu ahal izango ditu.

Lanak filmatzeko telefono mugikorra, Iphonea, PDA, Webcamak, argazki-kamera edo bideo-kamera digitala erabili ahal izango dira, baina lanak aurrez adierazitako bost formatuetako batean (mov, avi, flv, mpeg eta mp4) eta ahalik eta bereizmen handienean aurkeztu beharko dira.

2019ko urtarrilaren 31ean bukatuko da izena emateko eta lanak bidaltzeko epea.

Lehiaketa amaitu arte, gizarte-sareetan eguneratuko da informazio guztian: Facebook, Twitter eta Instagram. Lanak gure You Tube kanalan ikusi ahal izango dira.

Oinarriei, izen emateari edota lehiaketaren aurreko edizioei buruzko informazioa lehiaketaren web orrian eskuragarri egongo da: www.dame1minutode.org

 

http://www.unescoetxea.org/irudiak/1Min_EDULogos.jpg

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
DAME 1 MINUTO
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco