Azken berriak
atzera ES|EN
LGTBIQA+ Aniztasunera Leihoa, Lehenengo Euskadi-Iberoamerika Topaketa

Zer gertatuko litzateke adin eta kultura desberdinetako Latinoamerikako eta Euskadiko LGTBIQA pertsonak zenbait egunez topatuko bagina, diseinu-tekniken eta arte digitalekoen bidez patriarkatuaren eta gure aurreiritzien aurka borrokatzeko proposamen globalak bilatzeko? Horrek esan nahiko luke Leihoa Aniztasunera metodologiari jarraikiz antolatutako topaketa batean parte hartzen ariko ginatekeela. Horrelako topaketetan, artibismoa, performanceak, argazkigintza, bideogintza, birziklapena eta abar batzen dira muga geografikoak eta mentalak gainditzeko gai diren sormenezko ekoizpen kolektiboak sortzeko.

Nori zuzenduta dago deialdia?

LGTBIQA+ kolektiboetako pertsonei, 18 urtetik gorakoei, lankidetzan jarduteko, gogoeta egiteko, aldarrikatzeko eta autokritika egiteko prest daudenei.

Nola parte har dezaket?

Topaketak bi fase izango ditu:

-“Laboratoria”: Bilbon, sormenezko metodologia bat, kulturartekoa eta feminista, eztabaidatuko eta diseinatuko dugu, feminitate- eta maskulinitate-aukera anitzak ekarriko dituena LGTBIQA kolektiboen baitara, generoaren sistema-arautik kanporatuak diren pertsona horien egunerokotasuna ikusgai jartzeko eta haiek bizi dituzten arazoak salatzeko. 2018ko abenduaren 28tik 30era.

-“Testeoa”: Donostian, diseinatutako metodologia aplikatuko dugu autokritika eta gogoeta eragingo dituzten performanceen eta ekintza artibisten bidez. 2019ko urtarrilaren 2tik 5era.

Nola eman dezaket izena?

Igorri e-mail bat, gaian “Laboratoria” eta/edo “Testeoa” jarrita; idatzi zerbait zuri buruz, eta azaldu zergatik parte hartu nahi duzun.

Guk erantzungo dizugu izena emanda zauden jakiteko eta topaketaren ordutegiei eta lekuari buruzko informazioa helarazteko.

Informazio gehiago hemen: j.dominguez@unescoetxea.org

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
DAME 1 MINUTO
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco