Azken berriak
atzera ES|EN
UNESCO Etxea Garapen Iraunkorrari buruzko Goi Mailako Foro Politikoan

Ongi dakizuenez, UNESCO Etxeak konpromiso sendoa du 2030eko Agenda eta Garapen Iraunkorrerako Helburuak errealitate bilaka daitezen. Horregatik, lanean dihardugu egunero Euskadin pertsonekin eta erakundeekin, sustapen-lanaren eta elkarlanaren bidez aurrerapausoak emateko, Euskadi lurralde iraunkor eta inklusibo bat izan dadin. Horretaz gainera, nazioarteko erreferentziazko guneetan parte hartzen dugu urtero, hala nola Garapen Iraunkorrari buruzko Goi Mailako Foro Politikoan. Foro hori uztailaren 9tik 18ra artean egin zen, Nazio Batuen New Yorkeko egoitzan, «Gizarte iraunkor eta erresilienteak lortzeko aldaketa» lelopean.

2030eko Agendaren segimendua egiteko tresnetako bat da foro hori. Urtero, NBEko herrialdeek azterketa bat egiten dute, beren borondatez, eta, azterketa horretan, herrialde bakoitzak aditzera ematen du nola ari den aurrera egiten eta nola ari den integratzen bere politiketan 2030eko Agendako konpromisoak eta Garapen Iraunkorrerako Helburuak. 2018an, 47 herrialdek aurkeztu dute borondatezko azterketa, eta, herrialde horien artean, Espainia dago.

Horregatik, aurten, Forora joateko hitzordua bereziki garrantzitsua izan da, eta, hori dela eta,  Futuro en Comúnen parte gisa joan gara bertara (Futuro en Común 50etik gora gizarte-erakundek osaturiko plataforma bat da; erakunde horiek lankidetzan dihardugu 2030eko Agenda estatuan sustatzeko). Espainiako Gobernua, EAEko Gobernua, Kataluniako Generalitatea, Valentziako Generalitatea, Extremadurako Gobernua, Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioa (FEMP) eta Espainiako Unibertsitateetako Errektoreen Konferentzia (CRUE) foroan zeudela aprobetxatuz, elkarrizketarako gune batzuk sortu ditugu, 2030eko Agenda eta Garapen Iraunkorrerako Helburuak gure gizartea aldatzeko benetako tresnak izan daitezen.

Espainiako Gobernuak borondatezko azterketa aurkeztu ondoren, zenbait pertsonak galderak egin zituzten, gizarte zibilaren ordezkari gisa, eta pertsona horietako bat gure zuzendaria izan zen, Arantza Acha.

Zuokin guztiokin partekatu nahi ditugu aurkezpen horri buruzko bideo hauek.

Borondatezko azterketa

Arantza Achari elkarrizketa ETB 2an

Goi Mailako Foro Politikoa ETB 1ean

Informazio osagarria:

Borondatezko azterketa - Txostenak

Ministro-Adierazpena (zirriborroa)

 

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco