Azken berriak
atzera ES|EN
UNESCO Etxeak ETA Bizkaia Talentek beren harremana estutu dute Agenda 2030 eta Garapen Iraunkorrerako Helburuak bere egiteko eta hedatzeko akordio bat sinatuz

UNESCO Etxeak eta Bizkaia Talentek lankidetza-akordio bat sinatu dute Garapen Iraunkorrerako Helburuak (GIH) bere egiteko eta hedatzeko. Joan den uztailaren 6an egin zuten, Bizkaia Talenten egoitzan, Ivan Jimenez Bizkaia Talenten zuzendari gerenteak eta Arantza Acha UNESCO Etxearen zuzendariak .

Garapen Iraunkorrerako 17 Helburuen xedea da pobrezia desagerraraztea, planeta babestea eta pertsona guztiak bakean eta oparotasunez bizi daitezen bermatzea. Elkarlana eta pragmatismoa dituzte oinarri, gizarte-berdintasun, iraunkortasun eta justizia handiagoak eraginda etorkizuneko belaunaldiek bizimodu hobea izan dezaten.

Bizkaia Talentek konpromisoa hartu du, Agenda 2030ekin eta Garapen Iraunkorrerako Helburuekin, beharrezko ekintzak egiteko haiek hedatzeko, ulertzeko eta erakundearen jardueran zein zerbitzuetan eta horiekin elkarlanean aritzen diren erakundeetan nahiz oro har publikoaren artean ezartzeko. “Akordio honekin, gure konpromisoa berretsi dugu gai garrantzitsu baino garrantzitsuagoekin, kalitatezko lanarekin, kasu, horixe baita jendarte oparo eta inklusiboa sortzeko oinarrietako bat” azpimarratu zuen Jimenezek.

Bestetik, Arantza Achak zera adierazi zuen: “Garrantzitsua da Bizkaia Talenten moduko erakundeek, mundu osoko profesionalekin eta Euskadiko mota guztietako erakundeekin harremanetan daudenek, jendarte gisa denoi eragiten digun ekimen honen sustapenarekin bat egitea”.

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco