UNESCO Etxea - Berriak
Azken berriak
atzera ES|EN
Basauri aniztasunarekin bat

UNESCO Etxeak eta Basauriko Emakumeak Aniztasunean Elkarteak, herriko gizon-emakumeen mapa bisual bat egin dute, eta gizon eta emakume bakoitzaren biografia handi edo xumea jaso, horrek Basaurin den aniztasunaz ohartzen lagunduko digulakoan.


Ekimen honen bidez identifikatutako gizon-emakumeak askotarikoak dira jatorriz, interesez eta jardueraz, baina ezaugarri komun bat ere badute: denek dihardute herriko kulturaren eta gizarte-garapenaren alde lanean, eta denek sustatzen dituzte kultur aniztasuna, genero-parekotasuna, bizikidetza, bakea eta antzeko beste balio batzuk.


Beren eguneroko bizitzan komunitatearen alde egindako ekarpen txikien bidez herriko kulturan arrastoa utzi duten pertsonen testigantzak bildu dira.
Eta horregatik elkartuko gara, beraien kontaketak ezagutzeko, egin dugun argazki erakusketa eta ikus-entzunezko batzuen bidez.

 

http://www.unescoetxea.org/irudiak/Logo_pdfnew.png Erakusketa

 

http://www.unescoetxea.org/irudiak/logo_youtube.png Bideoa

 

Noiz: ekainak 21, 18.30tan
Non: Marienea-Basauriko Emakumeen Etxean
* Argazki erakusketa ekainaren 11tik 30ra ikusi daiteke.

 

Informazio gehiago: j.dominguez@unescoetxea.org eta mujeresenladiversidad@gmail.com

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
DAME 1 MINUTO
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco