UNESCO Etxea - Berriak
Azken berriak
atzera ES|EN
2018ko Ekintza Eraldatzailearen Saria irabazten duenak 10.000 € jasoko ditu

2018ko Ekintza Eraldatzailearen Saria irabazten duenak 10.000 € jasoko ditu Sariaren finantzaketaren berri "Great awards for great cities: does your city have what it takes?" ekitaldian eman zuten, Europar Batasunaren Aste Berdean. Hala, irabazlearen hirian edo eskualdean ekintza eraldatzaile berriak abiarazten lagunduko du ekimen honek.

ICLEI – Jasangarritasunaren aldeko Tokiko Gobernuen Sareak, Euskadik eta Aalborg Hiriak (Danimarka) antolatu dute saria, Euskal Adierazpenean azpimarratutako 15 jarraibideak erabiliz gizarteen eraldaketa soziokulturala, sozioekonomikoa eta teknologikoa lortzea helburu duten ekintzak saritzeko, dela bidean daudenak dela amaituta daudenak.

"Ekintza Eraldatzailearen Sariak nabarmendu nahi du hiri eta udalerriek komunitate jasangarriak sortzeko duten anbizioa”, esan du Karl Heintz-Lambertzek, Europako Eskualdeetako Lantaldeko Presidenteak. “Mezu garbi bat bidaltzen du, alegia, tokiko demokrazia eta herritarren parte-hartzea direla etorkizun jasangarriaren eragileak”, gaineratu du.

Cor Lamers-ek, Europako Eskualdeetako Lantaldeko ENVE Batzordeko presidenteak eta Ekintza Eraldatzailearen Sariko epaimahaikideak, ekimen honen garrantzia azpimarratu du: “Ekintza Eraldatzailearen Sariak Europa osoan aitortza egiten dei jasangarritasunaren arloan lider diren hiriei. Ingurumenean sortzen dugun inpaktua murrizteko ekintzak premia bizikoak dira, eta ekimen hau ezinbesteko tresna da ekintza horiei bide emateko”.

Lehiaketa irekita dago EBko Estatu batean, EEEko herrialde batean edo EBra sartzeko hautagaia den herrialde batean kokatutako tokiko edo eskualdeko agintaritzei eta gizarte zibileko erakundeei, baldin eta Euskal Adierazpena bere egin badute. Aurtengo Sarirako eskariak aurkezteko epea 2018ko uztailaren 31ra arte luzatu da.

2018ko Ekintza Eraldatzailearen Sariaren irabazlea Europako hiri-eraldaketa jasangarriaren lider aitortua izango da, iazko irabazlearekin batera: Nilüfer (Turkia).

Euskal Adierazpenari atxikitzeko eta lehiaketarako Ekintza Eraldatzaile bat proposatzeko, bisita ezazu Hiri Jasangarrien Plataforma.

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
DAME 1 MINUTO
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco