Azken berriak
atzera ES|EN
Geroa eskolak 2. GIHa babesten du: gosea amaitzea

2018ko maiatzean zehar, Trokonizeko (Araba) Geroa Eskolako DBHko 1. eta 2. mailako ikasleek 2030 Agendari eta Garapen Iraunkorrerako Helburuei buruzko tailerrak egin dituzte, UNESCO Etxearen eskutik.

Emaitza gisa, gazteek elikagaiak biltzeko kanpaina bat diseinatu eta martxan jarri zuten, 2. GIHaren (gosea amaitzea) alde egiteko.

Elikagaien bilketa ikastetxean egin zen eta eskuratutakoa Arabako Elikagaien Bankura eraman zuten. Elikagaiak hara eramatean, ikasleek aukera izan zuten Elikagaien Bankuko funtzionamendua eta horrek Araban betetzen duen papera zuzenean ezagutzeko.

Ekintza hau UNESCO Etxearen proiektu baten esparruan egin da, Arabako Foru Aldundiaren eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren babesarekin. Proiektuaren helburua da herritarrak (bereziki gazteak) sentsibilizatzea, gizartean inplikatzea eta motibatzea, giza garapen iraunkor eta ekitatiboari buruz. Horretarako, 2030 Agenda erabili nahi da, giza garapen iraunkorra lortze aldera, eskubideen eta generoaren ikuspegia aintzat hartuta.

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
DAME 1 MINUTO
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco