Azken berriak
atzera ES|EN
Elkarrekin eta Anitzak eta Building for Peace, garapen iraunkorra babesten duten ekimenen III. SOStenibles lehiaketako irabazleak

Elkarrekin eta Anitzak izan da aurten garapen iraunkorra babesten duten tokiko ekimenen SOStenibles lehiaketako ekimen irabazlea. UNESCO Etxeak Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren babesarekin sustatutako lehiaketa honek Garapen Iraunkorrerako 2030 Agenda berriari laguntza ematen dioten tokiko ekimenak saritzen ditu.

Elkarrekin eta Anitzak Mujeres con Voz elkartearen ekimena da; emakume anitzen arteko hainbat topaketa-espazio sustatzen dituen emakumeen talde batez osatuta dago, emakumeak harremanetan egotea, estereotipoak haustea, sareak jostea eta aliantzak osatzea ahalbidetzen duten espazioak babesteko. Egiten duten lanarekin, zuzenean laguntzen die 5. GIHari (genero-berdintasuna eta emakumeen ahalduntzea) eta 10. GIHari (desberdintasunak murriztea). Ekimen horrek 1.500 €-ko saria jasoko du.

Building for Peace, Casco Akademy -rena, bigarren ekimen interesgarrien gisa hautatu dute. Kenyan kokaturiko programa solidario bat da; horren bidez, boluntarioek umezurtz-etxe baten zabaltzean, abeletxe ekoiraunkor bateko lanetan eta emakumeak ahalduntzeko eta ingurumena zaintzeko programetan parte hartuko dute, 17 GIHekin bat egiten duen proiektu baten bidez. Ekimen horrek 500 €-ko saria jasoko du.

Epaimahaia hauek osatu dute:

  • Maitane Cabezas, Euskadiko GGKEen Koordinakundea.
  • Virginia Gómez, Met Community, Deustuko Unibertsitatea.
  • Aritz Lucea, Begoñazpi Ikastola.
  • Ainara Cortázar, Zabalketa eta 2017ko SOStenibles lehiaketako bigarren saria.

Sariak ekimenak garatzera bideratuko dira osorik.

Hemen ikus ditzakezu bi bideo irabazleak:

Elkarrekin eta Anitzak

Building for Peace

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco