Azken berriak
atzera ES|EN
Gizarte zibilak Agenda 2030 ekimenean anbizio politiko handiagoa eskatu du Kongresuan

Apirilaren 9an, "Espainian Agenda 2030 eta Garapen Iraunkorrerako Helburuak bultzatzeko ekintza. Zer dago egiteko?" ekitaldia egin zen Diputatuen Kongresuan. Ekitaldi horren deialdia egin zuten 70 plataforma, sare eta erakundek baino gehiagok eskatu zuten Goi Mailako Ministerio arteko Taldeak (GAN) Agenda 2030 ekimenerako oinarrizko ministerio gehiago sartzeko, estrategia hori abian jartzeko helburua bete dadin (hala nola Ogasuna edo Ekonomia) eta ez dadin mugatu Atzerriko Gaietarako Ministeriora eta Elikadura, Nekazaritza eta Ingurumen Ministeriora.

Deialdia egin zuten erakundeetarako, GAN eta garatzen ari den "Espainian Agenda 2030 abian jartzeko Ekintza Plana" lehenengo urratsa izan beharko lirateke Administrazioak eta gizarte zibilak elkarrekin egin dezaten "Garapen iraunkorrerako estrategia nazional" bat, helburuak, politikak, lege-neurriak, gobernantza-egiturak eta hainbat eragileren zereginak zehazteko, baina, batik bat, aurrekontu-esparru sinesgarri bat sortzeko Espainian Agenda errealitate bihurtzeko.

Deialdia egin duten erakundeek mahaiaren gainean jarri dituzte erronka espezifiko batzuk. Gai atzeraezinak dira Espainiarako Garapen Iraunkorrerako Helburuekin (GIH) lotuta; besteak beste, hauekin: desberdintasun sozialaren eta pobrezia erlatiboaren maila altuak, aztarna ekologiko altua, langabezia-maila altuak (bereziki gazteena), genero-desberdintasuna, berotegi-efektuko gasen isuri-maila altuak, ustelkeria...

Ikusi premia handieneko erronkak.

Andrés R. Amayuelas jaunaren esku-hartzea (Espainiako Garapenerako GKEen Koordinakundeko presidentea).

 

Iturria: Espainiako GGKEen Koordinakundea

 

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
2030 AGENDA BULETINA
DAME 1 MINUTO
SOStenibles
ELKARTU ZAITEZ
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco