Azken berriak
atzera ES|EN
Jardunaldiak: Begirada intersekzional feminista 2030 agendari

Atseginez gonbidatzen zaituztegu “Begirada intersekzional feminista tokian tokiko eta mundu-mailako garapen iraunkorrerako 2030 agendari” jardunaldietara etortzera. Maiatzaren 15ean eta 16an izango dira, Donostiako Tabakaleran, Haurraldek eta UNESCO Etxeak antolatuta.

Honako hauek izango dira jardunaldien helburuak: 2030 Agendaren analisi kritikoa egitea begirada feministatik, emakumeen eskubideak kontuan hartuta; sinergiak sortzea, bai ahalduntzeko aukerak eta bai emakume-kolektiboen mundu-mailako trukeak errazteko; eta 2030 Agenda ezartzean egin beharreko lan praktikorako elementuak eskaintzea gizarte zibileko erakundeei.

Euskadiko eta estatuko hainbat adituk ez ezik, nazioarteko aditu hauek ere parte hartuko dute jardunaldietan: Emilia Reyesek, Equidad de Gnero: Ciudadana, Trabajo y Familia erakunde feministako Berdintasunerako eta Garapen Iraunkorrerako Politiken eta Aurrekontuen Programaren zuzendariak; Marianne Haslegrave-ek, Commonwealth Medical Association-eko zuzendari, ugalketa-osasunean espezializatu eta GIHetan eta 2030 Agendan adituak; eta Carmen Caprilesek, ingurumen-aktibista eta Grupo Principal de Mujeres-eko eta Accin Climtica sareko kideak.

Jarduera hau gauzatzeko ezinbestekoa izan da Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Donostiako Udalaren laguntza.

Egitaraua euskaraz
Izen-emateak

Informazio gehiago:
Nekane Viota
n.viota@unescoetxea.org

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
2030 AGENDA BULETINA
DAME 1 MINUTO
SOStenibles
ELKARTU ZAITEZ
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco