Azken berriak
atzera ES|EN
Eroski-k eta UNESCO Etxeak hitzarmen bat egin dute garapen iraunkorraren helburuak hedatzeko

Bi entitateek lankidetza hitzarmena egin dute elkarri laguntzeko Garapen Iraunkorrerako ‘Agenda 2030’ak dituen helburuak hedatzen; NBEko Estatu Kideek bere egina dute agenda hori.

EROSKIk Osasunaren eta Iraunkortasunaren alde hartuak dituen konpromisoen harira dator hitzarmen hau; asmoa da bizi kalitatea hobetzen laguntzea eta gizartean garapen iraunkorra indartzea

UNESCO Etxeak eta EROSKIk lankidetza hitzarmen bat sinatu dute Garapen Iraunkorraren Helburuak hedatzeko. Atzo sinatu zuten UNESCO Etxearen egoitzan, Bizkaiko hiriburuan. Lankidetza hitzarmen hori izenpetzeko, hor izan dira Arantzazu Acha UNESCO Etxeko zuzendaria eta Alejandro Martinez Berriochoa EROSKIren Osasun eta Iraunkortasunaren arloko zuzendaria, Garapen Iraunkorraren Helburuei buruz egindako sentsibilizazio eta hedapen kanpainan.

Garapen Iraunkorra sustatzeko Agenda 2030ek hamazazpi helburu ditu, eta NBEko Estatu Kideek onartuak dituzte Garapen Iraunkorrari buruz 2015ean egin zen Munduko goi bileran. Helburu nagusia da pobrezia desagerraraztea, planeta babestea eta mundu guztiaren oparotasuna bermatzea.

Lankidetza hitzarmenean datoz garapen iraunkorraren helburua hedatzeko EROSKIk hartuak dituen konpromisoak. "Gure ustez, lankidetza honek ondorio baikorrak izango ditu kontsumitzaileen artean, kontsumo arduratsu eta iraunkorrari begira", esan du EROSKIren Osasun eta Iraunkortasunaren arloko zuzendariak, Alejandro Martinez Berriochoak.

UNESCO Etxeak, berriz, konpromisoa hartu du EROSKIk Osasun eta Iraunkortasun arloan hartuak dituen ardatz estrategikoak babesteko, kooperatibaren foroetan eta ekimenetan parte hartuz. "Lanean ari gara bakezko kultura baten alde, eta, eskubideak eta betebeharrak dituen aldetik, baita gizakiaren garapen iraunkorraren alde ere. EROSKIrekin aritzea lankidetzan oso baikorra da helburuak hedatzeko eta betetzea erdiesteko", esan du Arantzazu Achak, UNESCO Etxeko zuzendariak.

EROSKIri buruz
Kooperatiba izaerako Espainiako lehen banaketa taldea da EROSKI, eta erreferentziazko operadorea Galizian, Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroan, Katalunian eta Balearretan. 1.651 saltokiko sare komertziala du. Saltoki motari dagokionez, hor ditu supermerkatuak, hipermerkatuak eta cash&carry-ak eta, horrez gain, gasolindegiak, bidaia bulegoak eta kirol ekipamendurako dendak. Sei milioi Bezero-Bazkide baino gehiago ditu, eta 33.816 kooperatiba-bazkide eta langile-bazkide.

UNESCO Etxeari buruz
UNESCO Etxea irabazi asmorik ez duen erakunde independente bat da, 1991n eratua eta egoitza Bilbon duena. 1988tik harreman ofizialen estatusa lortu zuen Nazio Batuen Erakundearekin, Heziketa, Zientzia eta Kultura bultzatzeko. 2002ko uztailean, aholkulari estatusa eman zioten Nazio Batuen Kontseilu Ekonomiko eta Sozialean. Horrez gain, 1995etik, Nazio Batuen Informazio Publikoaren Sailari dago atxikia UNESCO Etxea. Era berean, 2003. urtetik, UNESCOri atxikiak diren Liburutegien sareko kidea da haren Dokumentazio Zentroa.

 

http://www.unescoetxea.org/irudiak/Firma_EroskiUEtxea.jpg

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
DAME 1 MINUTO
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco