Azken berriak
atzera ES|EN
EiTB eta UNESCO Etxea, Garapen Iraunkorreko Helburuak zabaltzeko lankidetzan

Nazio Batuko GIHak irrati eta telebistako programazioan sartzeaz gainera, informazio guztia bilduko duen weba sortu da.

EiTB eta UNESCO Etxea elkar lanean ari dira Euskadiko Garapen Iraunkorreko Helburuei ikusgarritasuna eman, zabaldu eta, aldi berean, herritarrei helburu hauek bete behar direla ohartarazteko.

Garapen Iraunkorreko 17 helburuak Euskadi  Irratiko Goiz Kronikan eta Radio Euskadi-Radio Vitoriako Vivir para Ver irratsaioetan aurkeztu eta zabaltzen dira. Halaber, ETBko programazioan eta albistegietan Agenda 2030ari buruzko edukiak sartzen dira, eta helburu bakoitzari buruz ohartarazteko 17 bideo zabaldu.

Lankidetza martxoaren 2an jarri zen abian EiTBko Multibox aretoan hezkuntzari buruz izan zen Eman Minutu bat sari banaketan. Bertan, 4. GIHaren bideoa aurkeztu zen, pertsona guztientzat Hezkuntza Inklusibo eta Ekitatiboa lortzea helburua duena.

Kanpainari buruzko informazio eta eduki guztiak biltzeko erreferentziazko webguna sortu da:

Euskara: www.eitb.eus/eu/tag/garapen-iraunkorrerako-helburuak/

Gaztelania: www.eitb.eus/es/tag/objetivos-desarrollo-sostenible/

 

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
2030 AGENDA BULETINA
DAME 1 MINUTO
SOStenibles
ELKARTU ZAITEZ
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco