Azken berriak
atzera ES|EN
Elhuyarren Zientzia Azokan GIH balioak sustatzen lagunduko du UNESCO ETXEAk, Elhuyar Fundazioarekin sinatutako hitzarmen bati esker

Zientzia gizarteratzean zein zientzia-hezkuntzan, Elhuyarrek, berebiziko garrantzia emateaz gain, zientzia eta teknologia gazteengana hurbiltzeko ahalegin berezi egiten du, bai eta euskal zientzia, teknologia eta berrikuntzaren sare osoa ere gazteengana gerturatu ere. UNESCO Etxeak ere, euskal gizartearen eta nazioarteko komunitatearen arteko elkarreragin eraldatzailea sustatzen du, eta iritzi eta irizpide propioak ematen ditu, ikerketaren, eraginaren, prestakuntzaren, berrikuntzaren eta dibulgazioaren bitartez.
Horrenbestez, bi erakundeetako puntuek bat eginda, Elhuyar Fundazioaren eta UNESCO Etxearen arteko lankidetza-hitzarmena sinatu dute Elhuyar Fundaziaren zuzendari nagusiak, Leire Cancio Orueta andreak, eta UNESCO Etxearen zuzendariak, Arantzazu Acha andreak.


Hitzarmen horri esker, Zientzia Azokaren aurretiko ekimen eta ekitaldietan lagunduko du UNESCO Etxeak, bai eta 2018ko apirilaren 21ean Bilbon izango den azokan bertan parte hartuz ere.
Elhuyar Fundazioak sustatzen duen Zientzia Azokaren helburua da gazteen bokazio zientifikoa sustatzea, gizartean kultura zientifikoa sustatzea eta zientzia proiektu estrategiko gisa zabaltzeko tresna bat sortzea. Ekimenak nahikoa irismen izan dezan, oso garrantzitsutzat jotzen da Euskal Herriko zientzia eta teknologia sareko era guztietako eragileak elkartzea. Horri dagokionez, adierazi beharra dago UNESCO ETXEAk bat egiten duela unibertsitateek, ikerketa-zentroek, enpresek eta askotariko beste kolaboratzaile batzuek osatutako sare zabalarekin
.

Informazio gehiago:
https://zientzia-azoka.elhuyar.eus/eu

 

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
DAME 1 MINUTO
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco