Azken berriak
atzera ES|EN
Euskal Herriko UNESCO Sarearen 4. Topaketa ospatu da Albaolan

19 elkarte bildu dira Albaola Itsas Kultur Faktorian Sarea indartu asmoz, 2030 Munduko Agendaren eta Garapen Jasangarriaren 17 helburuen bueltan.

Albaolan elkartu diren eta Euskal Herrian UNESCOrekin elkartutako 19 erakunde pribatu eta publikoak honako modura antolatuta daude: Eskola Elkartuen sarea (Red PEAS), Liburutegiak, UNESCO Katedrak, UNESCO zentro eta klubak, Biosferako erreserbak, Geoparkeak, Sormenerako hirien sarea eta Munduko Ondare diren tokiak.

Albaola sare honen kide da 2015. urtean UNESCOk  San Juan baleontzia babestea erabaki zuenetik.

Sare honen oinarria lan eta elkarlan boluntarioa da eta UNESCOri eta euskal gizarteari lotutako elkarteen topagune izan nahi du. Bere helburua giza baloreak sustatzea da bakearen sendotzea, pobreziaren ezabapena, garapen jasangarria eta kultur arteko elkarrizketa sustatzeko.

Pasaiako museo-ontziolan EHUS-Euskal Herriko UNESCO Sareako kideei ongi etorria egiteko bertan izan dira Izaskun Gómez Pasaiako alkatea eta Albaolatik Xabier Agote presidentea.

Izaskun Gómezek ekimen hau Pasaian burutzea eskertu du eta Pasaiako herriaren ondare eta izaera itsastarra azpimarratu du, eta berau indarrean jartzearen garrantzia.

Xabier Agotek ere ekimen hau Albaolan burutzea eskertu du eta UNESCOrekin duen harremana Albaolarentzat zein garrantzitsua den azpimarratu du. Izan ere, batetik, San Juan baleontzia da UNESCOren urpeko munduko ondarearen ikurra, bestetik, San Juan baleontzia aurkitu zen eremua, Red Bay (Labrador, Kanada) gizateriaren ondare izendatu zuen UNESCOk han aurkitutako euskal baleazaleen aztarnengatik eta, azkenik, San Juan baleontziaren eraikuntza da munduan UNESCOren babesa lortu duen bakarra. Ondoren, sareko kideei bisita gidatu bat egin die Itsas Faktorian.

Topaketa honetan, Albaola EHUSko Batzorde Koordinatzaileko parte izatera pasa da, Euskal Kostaldeko Geoparkeei erreleboa hartuz.

4. Topaketa honen helburu nagusia 2030 Mundu Agenda eta Garapen Jasangarriko 17 Helburuak UNESCOri lotutako erakundeei elkarlan eremu gisa aurkeztea da. Elkarlan eremu horretan hainbat ekimen burutzea litzateke asmoa, alde anitzekoak, gardenak, berritzaileak, euskal gizartearekin eta UNESCOren baloreekin bat eginez. Sare indartsu bat osatuz euskal gizartean, estatuan eta nazioartean integratua, trinkotua eta onartua.

Iturria: Albaola

 

http://www.unescoetxea.org/irudiak/EH_Unesco_sarea_2018.jpg

 

 

 

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
2030 AGENDA BULETINA
DAME 1 MINUTO
SOStenibles
ELKARTU ZAITEZ
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco