Azken berriak
atzera ES|EN
2018ko Ekintza Eraldatzailearen Sariaren deialdia

ICLEI – Jasangarritasunaren aldeko Tokiko Gobernuen Sareak, Euskadik eta Aalborg Hiriak (Danimarka) antolatutako 2018ko Ekintza Eraldatzailearen sariak aitortzen ditu Euskal Adierazpenean azpimarratutako 15 jarraibideak erabiliz gizarteen eraldaketa soziokulturala, sozioekonomikoa eta teknologikoa lortzera zuzentzen diren ekintzak, dela bidean daudenak dela amaituta daudenak.

"Ekintza Eraldatzailearen Sariak nabarmendu nahi ditu hiri eta udalerriek komunitate jasangarriak sortzeko duten anbizioa”, esan zuen Karl Heintz-Lambertzek, Europako Eskualdeetako Lantaldeko Presidenteak. “Mezu garbi bat bidaltzen du, alegia, tokiko demokrazia eta herritarren inplikazioa direla etorkizun jasangarriaren eragileak”, gaineratu zuen.

Lehiaketa irekita dago EBko Estatu batean, EEEko herrialde batean edo EBra sartzeko hautagaia den herrialde batean kokatutako tokiko edo eskualdeko agintaritzei edo gizarte zibilaren erakundeei, baldin eta Euskal Adierazpena bere egin badute. Eskatzaileak hartu behar du Ekintza Eraldatzailea gauzatzeko ardura, eta Ekintzak gutxienez hiru hilabete eraman behar ditu indarrean, baina bost urte baino gutxiago, eskaria egiten den unean. Eskari guztiak guztiz beteta bidali behar dira, ingeles garbian idatzita. Eskariak aurkezteko azken eguna 2018ko ekainaren 30a da.

Aalborgeko Alkate (Danimarka) eta epaimahaikide Thomas Kastrup Larsenek ere adierazi zuen zer espero duen 2018ko parte-hartzaileen aldetik: “espero dut Europa osoko parte-hartzaile inspiratzaileak agertzea eta horien proposamenek erakustea zer-nolako sormenak duten gure hiri eta herriek, euren komunitateak hobeto bizitzeko leku jasangarriagoak bihurtzeari begira”.

Arantza Acha sariaren epaimahaikide eta UNESCO Etxeko Zuzendariak, berriz, hauxe gaineratu zuen: “2017ko Ekintza Eraldatzailearen Sariko parte-hartzaileek adibide konkretuen bidez erakutsi zuten nola sutatu daitezkeen hiri-garapen jasangarria eta gizarte-inklusioa tokiko eta askotariko interes-taldeen arteko elkarrizketa eta ekintzaren bidez. Aurten, espero dut horrelako ekintza berritzaile eta inspiratzaile gehiago ikustea”.

2018ko Ekintza Eraldatzailearen Sariaren irabazleak Europako hiri-eraldaketa jasangarriaren lider aitortua izango da, iazko irabazlearekin batera: Nilufer (Turkia). Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek aipamen berezia jaso zuen Eskualdeko Jasangarritasun Bulegoa eratzeagaitik eta bertatik egiten den lanagaitik.
Euskal Adierazpenari atxikitzeko eta lehiaketarako Ekintza Eraldatzaile bat proposatzeko, bisita ezazu Hiri Jasangarrien Plataforma .

Testuingurua:
Europako ICLEI Europe – Jasangarritasunaren aldeko Tokio Gobernuak sarea etorkizun jasangarriaren eraikuntzarekin konprometitutako 1.500 hiri, herri eta eskualde biltzen dituen sare global nagusia da. ICLEI Sareari lagunduz gero, jasangarria, karbono gutxikoa, ekomugikorra, erresilientea, osasuntsua eta zoriontsua izaten laguntzen zaio, biodibertsitatea, baliabideen eraginkortasuna eta ekonomia berdea sustatuz, eta horrek eragina du hiri-biztanleria globalaren % 25arengan baino gehiagorengan.

Europako Hiri Jasangarrien Plataforma 2016ean eratu zen, Euskadin egin zen Europako Hiri eta Herri Jasangarrien 8. Konferentziaren ostean. Danimarkako Aalborg Hiriaren, Euskadiren eta Europako ICLEIren sostengua du, eta bere helburua da Euskal Adierazpenaren aldeko atxikimendua lortzea; izan ere, hori da Europako Hiri eta Herri Jasangarrien 8. Konferentziaren emaitza nagusia.

Euskal Adierazpenak bide berriak itxuratzen ditu Europako Hiri eta Herrientzat, hiri produktibo, jasangarri eta erresilienteak sortzeko, bizitzeko egokia den Europa inklusibo batentzat. Dokumentuaren asmoa da eraldaketa soziokultural, sozioekonomiko eta teknologikoa sostengatzea eta azkartzea. Euskal Adierazpena Aalborgeko Karta (1994) eta Aalborgeko Konpromisoak (2004) izeneko ekimenen ostean tokiko jasangarritasunera zuzendutako hurrengo urratsa da. Euskal Adierazpenak nabarmentzen du tokiko buruzagiek anbizioz eta originaltasunez jokatu behar dutela eta bide berritzaileak aurkitu behar dituztela gizarte zibilarekin bat egiteko, ekonomia, ingurumen eta gizartearen alorreko erronkak gainditzeko; aldi berean, tokiko biztanleentzat onuragarria den balio ekonomikoa areagotzen duten irtenbide jasangarriak aurkitzeko garrantzia ere azpimarratzen du.

Ekintza Eraldatzailearen Sariak saritzen ditu Euskal Adierazpenaren bidetik doazen eta eraldaketa soziokultural, sozioekonomiko eta teknologikoarekin lotuta dauden Ekintza Eraldatzaileak, bai indarrean daudenak eta bai bukatuta daudenak.

Iturria:ICLEI eta Usalsarea 21

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
DAME 1 MINUTO
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco