Azken berriak
atzera ES|EN
ONU Emakumeaken txostena. Genero-berdintasuna garapen jasangarrirako 2030 Agendan

Pasa den otsailaren 14an, ONU Emakumeak erakundeak "Promesak errealitate bihurtzea: Genero-berdintasuna garapen jasangarrirako 2030 Agendan” txosten berria aurkeztu zuen New Yorken. Txostenean emakumeek aurre egin behar dieten desberdintasunak eta arazoak nabarmentzen dira eta garapen jasangarrirako 2030 Agendan genero-berdintasuna indartzeko etenak eta aukerak identifikatzen dira, errealitate horiek islatzen dituzten datuak aurkeztuz. Garapen Jasangarrirako 17 helburuak (GJH) abiaraztean eginiko aurrerapena generoaren ikuspegitik aztertzen duen lehen txostena da, helburuok onartu zirenetik bi urte eta erdira.

Aurkezten diren datuek emakumeek egunerokotasunean aurre egin behar dieten erronkak eta arazoak islatzen dituzte, bai nazioarteko alderaketak eginez bai herrialde bakoitzaren barruan dauden eten sakonak kontuan hartuz; izan ere, emakumeen egoera izugarri aldatzen da diru-sarreren, arraza edo etniaren eta bizilekuaren arabera. Txostenak emakumeen eta neskatilen bizitzetan ongizatearen dimentsio desberdinak eta hutsuneak elkarren artean zer puntutaraino gurutzatzen diren azpimarratzen du.

Txostenean herrialde ugariren errealitatea aztertzen da, eta Kolonbiako, Nigeriako, Pakistango, Hego Afrikako eta Uruguaiko egoeren azterketa sakona egiten da. Horrez gain, askotariko gomendioak ematen dira beharrezko aldaketak egitea lortzeko. Gomendio horiek lau ekintza-ardatz gakotan banatuta daude: politika integratuak garatzea, emakumeei buruzko estatistika zehatzagoak eta esparru berriak aztertzen dituztenak sortzea, garapen jasangarrirako finantzazio-etenarentzat irtenbidea aurkitzea, eta agintariek genero-berdintasunaren arloan kontuak ematen dituztela bermatzea.

Txostena eta egikaritze-laburpena hemen daude eskuragarri: http://www.unwomen.org/en/digital-library/sdg-report

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
DAME 1 MINUTO
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco