Azken berriak
atzera ES|EN
Nazio Batuen Idazkari Nagusiaren txostena Nazio Batuen sistemak 2030 Agendaren esparruko garapenaren inguruan duen posizionamenduari buruz

Antonio Guterresek, Nazio Batuen Idazkari Nagusiak, Nazio Batuen sistemak 2030 Agendaren esparruko garapenaren inguruan duen posizionamenduari buruzko txostena aurkeztu zuen joan den abenduaren 21ean. “Nazio Batuen sistemaren posizionamendu berria 2030 Agenda betetzeko garapenerako: duintasunaren, oparotasunaren eta bakearen promesa planeta osasuntsu batean” izenburua jarri zaio txostenari, eta 2017ko ekainean egindako dokumentuaren jarraipena da. Hain zuzen ere, Biltzar Nagusiak Nazio Batuen sistemaren garapenerako operazio-jarduerei buruzko politika berrikusteari buruz emandako aginduei erantzuten die.

71/243 Ebazpenean, Biltzar Nagusiak eskatu zuen presta zedila dokumentu estrategiko kolektibo bat sistema osoarentzat, 2030 Agendaren ezarpenari bultzada emango ziona, eta presta zedila proposamen zabal bat koordinatzaile egoiliarren sisteman hobekuntza berriak egiteko.   Txosten horretan, ekainean aurkeztutako proposamenak zehaztu ditu Idazkari Nagusiak, eta Agenda babesteko lanean koherentzia handiagoa izatea, kontuak hobeki ematea eta eraginkorragoa izatea lortzeko egin behar diren aldaketa nagusiak jaso ditu.

Antonio Guterresek azpimarratu du Nazio Batuen Garapenerako Taldeak prestatutako dokumentu estrategikoak ibilbide bat finkatzen duela sistema osoak lankidetzan jardun dezan eta maila guztietan 2030 Agendarekin bateratu dadin. Dokumentu hori garatzen egongo da etengabe, eta Idazkari Nagusiaren proposamenak eta horiei buruz Estatu Kideek egingo dituzten azterketak jasoko ditu.

Proposamenetan, eraldaketa behar duten zazpi arlo nagusi aipatzen dira. Horiekin bat, talde berriak sortuko lirateke herrialdeetan, Nazio Batuen garapen estrategikorako laguntza-esparru baten inguruan; eskualdeko ikuspegi koordinatu eta berregituratu bat sortuko litzateke; Estatu Kideentzako espazio berriak sortuko lirateke; Nazio Batuen erakunde-erantzuna sendotzeko proposamenak jasotzen dira, bai eta baliabideen kalitatea hobetzeko eta kantitatea ugaritzeko finantza-hitzarmen bat ere, posizionamendu berri bat ahalbidetzeko eta 2030 Agenda gardentasun handiagoz eta kontuak hobeki emanez ezartzeko.

Idazkari Nagusiak, txostenari amaiera emateko, azpimarratzen du 2030 Agendak eta Garapen Iraunkorreko Helburuek garrantzi handia dutela gizakien ongizatea sustatzeko esparru gisa, eta aitortzen du Nazio Batuen sistema osoan aldaketak egin beharra dagoela, horiek aplikatzen direla eta munduko herriei hobeki balio dietela bermatzeko. Antonio Guterresek adierazi du honako hau aukera aparta eta erantzukizun handia dela planeta osasuntsu batean duintasunean eta bakean oinarritutako etorkizun bat sortzeko.

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
DAME 1 MINUTO
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco