UNESCO Etxea - Berriak
Azken berriak
atzera ES|EN
Giza Eskubideen Kontseiluari buruzko ikastaroaren beste edizio bat eta Arte- eta kultura-hezkuntza eskubide gisa gaiaren gaineko ekitaldi paraleloa

2011z geroztik, UNESCO Etxeak Giza Eskubideen Kontseiluari eta haren baliabide normatiboei buruzko prestakuntza antolatzen du, Genevako Nazioarteko Zentro Katolikoarekin laguntzarekin.

Programak NBE sistemak giza eskubideak babesteko dituen mekanismoen funtzionamendu praktikora hurbiltzen gaitu. Zati bat teorikoa izango da, eta Giza Eskubideen Kontseiluaren hainbat organismotan parte-hartze praktikoa eta aurrez aurrekoa ere izango dute parte-hartzaileek.

Aurreko urteetan, lankidetzaren eta garapenerako hezkuntzaren arloko profesionalentzat izan da; baina, oraingo hau hezkuntza-eskubidearen edo kultura-eskubideen arloetako tresnei buruz sakondu nahi duten arte-hezitzaileei, kultura-kudeatzaileei eta irakasle-eskolako irakasle eta ikasleei zuzenduta dago.

Beken deialdiaren ostean, honako hauek hartuko dute parte: Arrate Velasco Delgadok, Jone Otero Martínezek, Elssie del Carmen Ansareo Núñezek, Irene Basilio Inchaustik, Irantzu Lekue Madinabeitiak eta Leire Martinez Garciak.
Programa Genevan egingo da, 2018ko martxoaren 19tik 23ra bitartean. Gainera, aukera baliatuko dugu “Arte- eta kultura-hezkuntza eskubide gisa” gaia jorratzeko ekitaldi paraleloa antolatzeko.

Espainiako Ordezkaritza Iraunkorrak gazteria arloan egiten duen lana aintzat hartuta, elkarrekin antolatuko dugu ekitaldi paraleloa.

Gainera, UNESCO Etxeak ere ordezkaritza izango du: Arantzazu Acha de la Presa zuzendaria. Halaber, espero dugu Karima Bennoune kultur eskubideen errelatorea eta Gemma Carbó ConArte Internacionaleko zuzendaria ere egotea, adibideak eman ditzaten ikusteko nola txertatu behar den hezkuntza artistikoa gizarte-eraldaketaren balioak jorratzeko, hezkuntza formalaren zein ez formalen arlotik.

Aurki emango dugu horri buruzko xehetasun gehiago.

Antilatzailea

Babeslea

http://www.unescoetxea.org/irudiak/Logo_UNESCO_Etxea_2017_300.jpg

http://www.unescoetxea.org/irudiak/Logo_agenciavascacoopH165.jpg

 

 

 

 

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
DAME 1 MINUTO
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco