UNESCO Etxea - Berriak
Azken berriak
atzera ES|EN
Euskal partaidetza 2018ko munduko gizarte foroan

UNESCO Etxeak eta Guerrilla Sukaldeak (GizARTE-Gizartea Eraldatzeko Arte Hezkuntzaren Euskal Sareko parte gisa) 2018ko Munduko Gizarte Foroan hartuko dute parte. Salvadorren, Bahian, izango da, martxoaren 13tik 17ra bitartean.

Salvadorren, bat egingo dute aktibista eragingarriekin. Horiek adieraziko digute mundua nola gidatu behar den etorkizun eraldatzailea lortzeko. Istorio asko daude kontatzeko eta esperientzia ugari bizitzeko. Gure xedea da proposamen-bilduma bat osatzea, mundu hobea eraikitzeko.

UNESCO Etxearen Facebookeko orriaren, Twitterraren eta Youtubeko kanalaren bidez eta Gizarte sarearen blogaren bidez jakinaraziko dugu zein rol jokatzen duen gizarte zibilak nazioarteko foroetan, eta hurbiletik jarraituko diegu gizartea eraldatzeko kulturaren eta adierazpen artistikoen aniztasunaren zereginari balioa ematen dieten ekimenei.

Jarrai gaitzazu martxoaren 13tik aurrera:

https://gizarteweb.wordpress.com/

https://www.facebook.com/unescoetxea

https://twitter.com/unescoetxea

https://www.youtube.com/user/unescoetxeapv#p/a

 

 

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
DAME 1 MINUTO
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco