Azken berriak
atzera ES|EN
Eman minutu 1 hezkuntza inklusibo eta ekitatiboaren alde lehiaketaren sari banaketa

UNESCO Etxeak “Eman minutu 1 hezkuntza inklusibo eta ekitatiboaren alde” Ikus-Entzunezko Piezen Nazioarteko VIII. Lehiaketaren sari-banaketa ekitaldira gonbidatzen zaitu. Ekitaldia martxoaren 2an, osteguna, 20:00etan ospatuko da EITBko Multibox aretoan, Bilbon (Capuchinos de Basurto, 2).

Zeremonian bideo finalistak proiektatuko dira. Ondoko kategorietan banatuko dituzte sariak:

  • Eman minutu 1: Kategoria nagusia .

  • Ekin eta Egin Saria: 18 urtetik beherakoei.

  • UNESCO Etxea Saria: Kategoria honetan irizpide hau balioetsiko da: mezua eta mezu hori zenbateraino datorren bat UNESCOk, eratu zenean, Giza Garapen Iraunkorra lortzeko bere gain hartu zuen helburuarekin.

  • Eusko Ikaskuntza saria: euskarazko minuturik onena.

  • EIKEN aipamena: Euskadiko ikus-entzunezko piezarik onena sarituko da hau da, teknika digitalen erabilera hobekien bultzatzen duena
    Kalitatezko proposamena, berritzailea eta orijinala  izan  beharko  du,  aurretik  saritu  gabea.

 

Ana Urrutiak aurkeztuko du ekitaldia eta Iñigo Iraultza “Iru” aktoreak eta Rita Tell musikariak parte hartuko dute.

Aretoko segurtasun-arrazoiak direla eta, ekitaldira joateko ezinbestekoa da baieztatzea

on-line izen-emate orriaz

e-postaz:dame1minutode@unescoetxea.org

edo telefonoz: 94 427 64 32

 

Eguna: Martxoak 2, ostirala

Ordua: 20:00etan

Tokia: EITB Bilbao (Camino Capuchinos de Basurto, 2) Multibox aretoa. (ikusi mapa)

 

Gurekin nahi zaituztegu!

http://www.unescoetxea.org/irudiak/D1M_EDUCsariak_logos.jpg

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
2030 AGENDA BULETINA
DAME 1 MINUTO
SOStenibles
ELKARTU ZAITEZ
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco