Azken berriak
atzera ES|EN
Emakume enpresaburu eta zuzendariak, funtsezkoak GIHak lortzeko

UNESCO Etxeak, CEBEKekin batera eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak (GLEA) lagunduta, Emakume enpresaburuak eta zuzendariak, funtsezkoak GIHak lortzeko saioa antolatu du, helburu izanik enpresetan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortze aldera konpromisoa hartu duten pertsonak etengabe harremanetan egoteko sare bat eratzea, eta, zehazki, emakumeen presentzia bultzatzea CEBEKeko eta hartako kide diren elkarteetako gobernu-organoetan.

Arantza Acha, UNESCO Etxeko zuzendaria, izango da hizlaria.

Saio hori Bizkaiko enpresetan berdintasuna sustatzeko CEBEKen Enpresan Bardin proiektuaren barnean txertatuta dago.

Saioak gosari-formatua izango du, eta batez ere CEDEKeko bazkide diren enpresetan erabakitzeko ahalmena duten gizon eta emakumeei zuzenduta dago. Saioan, aukera izango dugu 17 GIHetara hurbiltzeko, gure mundua eraldatze aldera. 

Data: Asteazkena, 2018ko otsailak 14
Ordutegia: 09:00etatik 11:00etara
Lekua: Kale nagusia, 50, 5. solairua - CEBEK

Informazio gehiago eta izen-ematea:
http://www.cebek.es/Envios/Circular/Terceros/2018/Enpresan_bardin/14_feb.html

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
DAME 1 MINUTO
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco