Azken berriak
atzera ES|EN
Hirugarren sektoreko erakundeentzat GIHen gida

Vicente Ferrer Fundazioak argitaratu duen Hirugarren sektoreko erakundeentzako GIHen gida dibulgaziozko tresna didaktikoa da, erakunde sozialetan lan egiten duten guztiei bideratua, Garapen Iraunkorraren 2030 Agendan jasotako kontzeptu guztiak bereganatzen laguntzeko, eta Agenda gauzatzeko konpromisoa har dezaten.

Agiri horrek giza eskubideetan oinarritutako ikuspuntutik azaltzen du Garapen Iraunkorrerako Helburuen (GIH) esparru teorikoa; horrela, batez ere hezkuntzaren arloan diharduen erakunde batek, modu bisualean lotu ahalko du GIH hori dagozkion giza eskubideekin eta 2030 Agendako beste helburu batzuekin. Modu horretan, erakundearen misioa bere osotasunean agertuko da.

Erakunde sozialek GIHekin hartutako konpromisoa agerian jartzen ari da dagoeneko, sentiberatze- eta hedatze-jardueren bidez. Hala eta guztiz ere, gida horren asmoa are urrutiago joatea da, eta tresna didaktikoa eta osoa izatea. Izan ere, esparru teoriko sendo batean oinarritutako baliabide praktikoak jasotzen ditu, hirugarren sektoreko erakundeen arduradunei eta boluntarioei GIHak beren eguneroko lanean barneratzen laguntzeko, giza eskubideetan oinarritutako ikuspuntu batetik, beti ere.

Gida hiru ataletan egituratuta dago; horietan barrena, askotariko baliabide pedagogikoak, ekintzen adibideak eta Vicente Ferrer Fundazioaren jarduerak azaltzen dira, hirugarren sektoreko zenbait erakundek GIHak lortzera bidean garatu dituztenak.

Deskargatu gida

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
2030 AGENDA BULETINA
DAME 1 MINUTO
SOStenibles
ELKARTU ZAITEZ
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco