Azken berriak
atzera ES|EN
Gasteizek lortu du Udalsarea21en Euskadiko 2017ko Udalerri Jasangarriaren Saria

Gasteizko Udalak lortu du Udalsarea 21 euskal udalerrien sareak sustatzen duen “Euskadiko 2017ko Udalerri Jasangarriaren Saria”, "jasangarritasunaren inguruko ikuspegi estrategikoa duen administrazio publiko bat izateagatik, bere politikak zeharkakotasunez eta modu koordinatuan gauzatzeko duen ahalmen handiagatik, eta herritarrak politika horien ezinbesteko alderdi gisa inplikatzeagatik".

Gasteizek lortu du aitortza hau bere jasangarritasun-politiken kalitatea TAK21 neurketa-sistemaren bitartez ebaluatu ondoren; sistema hori Udalsarea21ek bultzatzen du, Euskadiko udalerrietako bizi-kalitatea hobetzeko xedez. Ebaluazio-prozesu hori 41 udalerri eta toki-erakundetan gauzatu da, guztira, eta Arabako hiriburua izan da puntuaziorik onena lortu duena metodologia horrek aztertzen dituen 5 faktoreetan: estrategia, operatibotasuna, zeharkakotasuna, parte-hartzea eta jasangarritasuna.

Euskadiko 2017ko Udalerri Jasangarriaren Sariaz gain, bost aipamen berezi ere eman dira,. Saritutakoak Tolosa (jasangarritasun-politikak abiatzera zuzendutako barneko egitura eta koordinazioagatik), Legazpi (udalerriko jasangarritasun-politiken plangintza eta gauzapenaren kalitateagatik) Durango (parte-hartze publikoa eta gardentasuna udalerrian sustatzeagatik), Amurrio (ikuspegi estrategiko integrala eta bai jasangarritasun-politikengatik) eta Gasteizko (udalerriaren kalitatea ingurumen, gizarte eta ekonomiaren alorretan hobetzeagatik) udalerriak izan dira; horrenbestez, azken horrek aitortza bikoitza lortu du.

Informazio gehiago:

http://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/43330-vitoria-gasteiz-obtiene-premio-municipio-sostenible-euskadi-2017-red-udalsarea21

 

 

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
DAME 1 MINUTO
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco