Azken berriak
atzera ES|EN
EuskarAbentura, Jzioqui dugu; bideak pizten

2018ko uztailean Euskal Herriko herrialde guztiak zeharkatuko dituen espedizio gaztea aurkeztu du EuskarAbentura elkarteak. Done Jakue bideak jarraituz eta Unescok izendatutako gizateriaren ondareetatik igaroaz, 16-17 urteko 120 gaztek esperientzia ahaztezina biziko dute datorren udan.

Ruta Quetzal izandakoak inspiratuta jaio da EuskarAbentura egitasmoa 16 eta 17 urteko gazte euskaldunei dago zuzendua, hau da, 2001-2002 urtean jaiotakoei.

Euskal Herriko 7 herrialdetako eta diasporako gazteek osatuko dute espedizio taldea. Euskaraz dakien edozein gaztek hartu dezake parte, edozein duelarik jatorria. Ez da matrikula-kuotarik ordaindu beharko.

Espedizioa uztailaren 1ean abiatuko da Mauletik.
Espedizioa Euskal Herrian kokatzen diren Unescok izendatutako gizateriaren ondare guztietatik pasako da: Done Jakue bidea, Santimamiñeko kobazuloak, Ekaingo leizeak, Altxerriko kobak eta Bizkaiako zubia.

Parte hartzeko izen-emate inprimakia betetzearekin batera gazteek motibazio gutuna eta lan bat bidali beharko dituzte.

Izen-emate eta lanen bidalketa www.euskarabentura.eus webgunearen bitartez egingo da eta horretarako epea martxoaren 18an bukatuko da. Lanak Eusko Ikaskuntzarekin elkarlanean ebaluatuko dira eta lan onenen egileek espedizio-beka lortuko dute.

Apirilaren 16an argitaratuko da abenturan parte hartuko duten 120 gazteen zerrenda.

www.euskarabentura.eus webgunean jasota daude parte hartzeko jarraibide zehatzak eta egitasmoari buruzko informazio guztia.

Prentsa orria

Eskuorria 1

Eskuorria 2

 

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
DAME 1 MINUTO
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco