Azken berriak
atzera ES|EN
Ingurumenerako giza eskubidea 2030 Agendan

UNESCO Etxeak, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen Zuzendaritzaren babesarekin, 2030 Agenda berrian jaso den ingurumenerako giza eskubideari buruzko txosten bat egin du.

Ingurumenari dagokionez eta eskubideen ikuspegitik 2030 Agendan ageri diren alderdi garrantzitsuenak aurkeztuko dira txostenean. Helburua du, funtsean, lankidetzaren, ingurumenaren eta giza eskubideen arloetan diharduten eragileei gai horretara hurbiltzeko bidea erraztea.

Txostenak, besteak beste, arriskurik gabeko ingurumen garbi, osasungarri eta jasangarri baterako giza eskubidearen gaur egungo testuingurua aztertzen du 2030 Agendaren eta Garapen Iraunkorrerako Helburuen esparruan, eta lortu beharreko erronka nagusiak ere hartzen ditu kontuan. Beraz, 2030 Agendari eta Garapen Iraunkorrerako Helburuei buruzko informazioa dakar, eta ezagutzera ematen du Agenda berrian zer toki duen ingurumenak, giza eskubideen ikuspegitik.

Txostena paperean nahiz formatu digitalean lor daiteke.

Informazio gehiago edo txostenaren ale bat eskatu nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin:
Nekane Viota

n.viota@unescoetxea.org
944276432

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
DAME 1 MINUTO
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco