Azken berriak
atzera ES|EN
Irakurraldi irekia emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunean

Pasaden azaroaren 25a, Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunean Bilboko Udaleko Berdintasun Sailak koordinatu du emakumeen aurkako indarkeria edo emakumeen eta gizonen arteko desberdintasuna gaitzesteko testuen edo argitalpenen zatien, poemen, hitzaldien edo abestien irakurketa irekia eta herritarrek parte hartzekoa.

Bertan izan dira ordezkari politikoak, gizarte-erakundeetako kideak eta herritar soilak, emakumeen aurkako indarkeria gaitzesteko.

UNESCO Etxea, ODS-ak hedatzen bere lanean jarraitzeko, 5. GIH-aren edukia irakurtzeko arduraduna izan zen:Genero-berdintasuna lortzea eta emakume nahiz neskato guztiak ahalduntzea:

  • 5.1 Mundu guztian emakume eta neskatoen aurkako diskriminazio modu guztiekin amaitzea.
  • 5.2 Emakume eta neskato guztien aurkako indarkeria modu guztiak ezabatzea eremu publiko eta pribatuetan, sexu‐salerosketa eta sexu‐ ustiapena eta beste ustiapen mota batzuk barne.
  • 5.3 Praktika kaltegarri guztiak ezabatzea, besteak beste, haurren ezkontza, goiztiarra eta behartua, eta emakumeen genitalen mutilazioa.
  • 5.4 Ordaindu gabeko zaintzak eta etxeko lana aitortzea eta baloratzea zerbitzu publiko, azpiegitura eta gizarte‐babeseko politiken bidez, eta etxean eta familian partekatutako erantzukizuna sustatuz, herrialde bakoitzean dagokionaren arabera.
  • 5.5 Emakumeen parte‐hartze osoa eta eraginkorra ziurtatzea, baita lidergoko aukera‐berdintasuna ere, bizitza politikoko, ekonomikoko eta publikoko maila erabakitzaile guztietan.
  • 5.6 Sexu‐eta ugalketa‐osasunerako sarbide unibertsala ziurtatzea, bai eta ugalketa‐eskubideak ere, Populazioari eta Garapenari buruzko Nazioarteko Hitzarmenaren Ekintza Programarekin, Pekineko Ekintza Plataformarekin eta aztertzeko konferentzien azken dokumentuekin bat adostutakoaren arabera.
  • 5.a Emakumeei baliabide ekonomikoetarako eskubide‐berdintasuna eta lurraren jabetza eta kontrolerako eta ondasunak, finantza‐zerbitzuak, herentzia eta natura‐baliabideak eduki ahal izateko eskubide‐berdintasuna ematen dieten erreformei ekitea, lege nazionalekin bat etorriz.
  • 5.b Teknologia instrumentalaren erabilera hobetzea, bereziki, informazioaren eta komunikazioen teknologiarena, emakumeen ahalduntzea sustatzeko.
  • 5.c Politika zuzenak eta genero‐berdintasuna sustatzeko lege aplikagarriak onestea eta indartzea, emakume eta neskato guztien genero‐berdintasuna eta ahalduntzea sustatzeko, maila guztietan.

ArriagaAntzokitik kanpo jarritako pantaila erraldoiari esker, oinezko guztiekirakurketari jarraitu ahal izan zioten, eta irakurketaren aldi berean horma-irudi bat sortzen joan zen Visual Thinking teknika erabiliz, hau da, marrazki, konektore grafiko eta hitzen bitartez testuetan tratatutako informazioa ulertzea baimentzen duen metodoa.

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
2030 AGENDA BULETINA
DAME 1 MINUTO
SOStenibles
ELKARTU ZAITEZ
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco