Azken berriak
atzera ES|EN
Zientzia bada nesken kontua

Mundu global eta askotarikoan bizi gara, berdintasuna arlo askotan lortu gabe dagoen batean. Arduratu eta kezkatzen gaituen bat generoaren eta teknologiaren arteko etena da.

Frogatuta dago emakume gutxiagok aukeratzen dituztela lanbide teknologikoak, emakume gutxiagok egiten dutela lan mundu zientifiko eta teknikoan, garrantzi gutxiagoko postuetara heltzen direla emakumeak eta garrantzi eta maila bereko postuetan soldata baxuagoak jasotzen dituztela.

Horiek guztiak ez dira gertatzen gustu eskasagoa, gaitasun apalagoa, bokazio urriagoa edo jarduera maila apalagoa dutelako. Gizarte, kultura eta hezkuntza faktoreek ahalduntzen, aitortzen eta sustatzen dituzte emakumeak gizonak baino maila txikiagoan. Hezkuntza eta gizartea eraikitzeko erabiltzen ditugun estereotipoek, sozializazio prozesuek, genero rolek, ezkutuko matxismoek sinestarazten digute emakumeak ez direla hain gai eta horiek eragiten dute emakumeek aintzatespen txikiagoa izatea gizarte eta ekonomia mailan.

Errealitate hori aldatu egin daiteke, ordea, eta egitea garrantzizkoa da. Asko dugu jokoan. Eta gizarte osoari dagokigu lan hori, gizartea osatzen dugun pertsona eta erakunde guztioi.

Euskal ikasleen artean bokazio zientifiko eta teknologikoak sustatzeko beharretik eta horien artean neskak ere egoteko premiatik sortu da INSPIRA proiektua. Deustuko Unibertsitateak sustatzen du INSPIRA proiektua,Elhuyar FundazioaetaInnobasqueren lankidetzarekin, eta “INSPIRA adierazpena” Eusko Jaurlaritzako, Emakundeko, Unesco Etxeko, Telefnicako, Tecnaliako, Doce Miradas blogeko, SER irrati kateko, EITBko, El Correoko eta euskal unibertsitateetako ordezkariek sinatu dute. Sinatu zuten guztiek hartu zuten konpromisoa genero prismarekin lan egiteko, eta horretarako berdintasuna berrikusi beharra dago osotasunez.

Adierazpena eskuragarri dagohttp://inspirasteam.net/manifiestoweb orrian, edozein erakunde, kolektibo edo pertsonak bat egin dezan.

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
2030 AGENDA BULETINA
DAME 1 MINUTO
SOStenibles
ELKARTU ZAITEZ
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco