Azken berriak
atzera ES|EN
Giza eskubideei eta ingurumenari buruzko errelatore bereziaren ekintzak 2017

Azken urteotan, gero eta gehiago hartu da aintzat giza eskubideen eta ingurumenaren arteko lotura. Horren ondorioz, 2012ko martxoan, Giza Eskubideen Kontseiluak giza eskubideei eta ingurumenari buruzko agindu bat ematea erabaki zuen, zenbait helbururekin: batetik, eta beste zenbait egitekoren artean, aztertzea zer betebehar dauden giza eskubideen alorrean ingurumenari lotuta, hau da, aztertzea zer betebehar dauden gizakiak ingurumen seguru, garbi, osasungarri eta iraunkorraz gozatzeko, eta bestetik, ingurumen-politikak egitean giza eskubideen erabilerei buruzko jardunbide egokienak sustatzea.

2012ko abuztuan, John Knox izendatu zuten ingurumen seguru, garbi, osasungarri eta iraunkorraz gozatzearekin lotutako giza eskubideen betebeharren alorreko lehen aditu independente, hiru urterako. 2015eko martxoan, beste hiru urterako luzatu zitzaion errelatore bereziaren agintaldia.

2017ko martxoan, errelatore bereziak Biodibertsitateari buruzko Txostena aurkeztu zion Giza Eskubideen Kontseiluari (A/HRC/34/49). Txosten horretan, azaltzen du zeinen garrantzitsuak diren ekosistema-zerbitzuak eta biodibertsitatea, giza eskubideak oso-osorik erabili ahal izateko, eta giza eskubideen alorreko betebeharrak biodibertsitatearekin lotutako ekintzetan nola aplikatu behar diren deskribatzen du, biodibertsitatearen kontserbaziorako eta erabilera iraunkorrerako gomendioak emanez, hartara giza eskubideak oso-osorik erabiltzeko.

Txosten hori ikerketa zabal baten eta kontsulta-prozesu baten ondorioa da. Kontsulta horiek adituei, estatuei eta auzi horretan interesa duten askotariko aldeei egin zaizkie. Gainera, 2016ko Naturari buruzko Mundu Biltzarrean izandako partaidetza eta Biodibertsitateari buruzko Hitzarmenari dagokion Alderdien Konferentziaren 13. bileran izandako partaidetza ere hartu dira oinarritzat txostena egiteko.

Era berean, errelatore berezia Uruguain izan zen (2017ko apirilaren 24tik 28ra), eta Mongolian ere bai (2017ko irailaren 19tik 27ra), eta bidaia horietan, batetik, aztertu ahal izan zuen nola inplementatzen dituzten herrialde horiek ingurumenarekin lotutako giza eskubideak, eta bestetik, jardunbide egokien eta ikasitako lezioen berri izan zuen. Horrez gain, aztertu du zer erronka dituzten herrialdeek ingurumenarekin lotutako giza eskubideak inplementatzeko.

Bidaien berri gehiago izateko:
http://www.ohchr.org/EN/Issues/Environment/SREnvironment/Pages/Countryvisits.aspx

Giza Eskubideen aldeko Nazio Batuen Goi Komisarioaren webgunea:
http://www.ohchr.org/EN/Issues/Environment/SREnvironment/Pages/SRenvironmentIndex.aspx

Errelatore bereziaren webgunea: http://srenvironment.org/

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
DAME 1 MINUTO
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco