Azken berriak
atzera ES|EN
6 beka eskaintzen dira gizarte-eraldaketarako arte-hezkuntzako profesionalentzat Genevako Giza Eskubideen Kontseiluari buruzko tailer batean parte hartzeko

UNESCO Etxeak sei beka eskaintzen ditu, Euskal Herrian gizarte-eraldaketako balioak lantzen dituzten arlo publiko zein pribatuko arte-hezkuntzako profesionalentzat –bereziki gazteekin lan egiten dutenentzat–.

Nazio Batuen Giza Eskubideen Kontseiluko 37º bilera-saioen formazio-tailer batean, oso izaera praktikokoan, parte hartuko dute Genevan, 2018ko martxoaren 19tik 23ra.

Programa, Genevako Nazioarteko Zentro Katolikoak babestua, Giza Eskubideen Kontseiluaren bilera-saioen markoan garatzen da. Programa honi esker, NBE sistemak giza eskubideak babesteko dituen mekanismoen funtzionamendu praktikora hurbil gaitezke. Zati bat teorikoa izango da, eta Giza Eskubideen Kontseiluaren hainbat organismotan parte-hartze praktikoa eta presentziala ere izango dute parte-hartzaileek.

Oraingo hau hezkuntza-eskubidearen edo kultura-eskubideen arloetako tresnei buruz sakondu nahi duten arte-hezitzaileei, kultura-kudeatzaileei eta irakasle-eskolako irakasle eta ikasleei zuzenduta dago.

Deialdia eta eskabide-inprimakia

Harremanetarako:
Jéssica Domínguez - 944 276 432 -
j.dominguez@unescoetxea.org

 

Antolatzailea

Babeslea

http://www.unescoetxea.org/irudiak/Logo_UNESCO_Etxea_2017_300.jpg

http://www.unescoetxea.org/irudiak/Logo_agenciavascacoopH165.jpg

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
DAME 1 MINUTO
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco