Azken berriak
atzera ES|EN
Zenbait naziok 2030 Agenda dela-eta 2017an egindako borondatezko txostenak

Orain arte, 64 herrialdek jakinarazi dute, beren borondatez, nola inplementatu dituzten 2030 Agenda eta Garapen Iraunkorrerako Helburuak (GIH). Horietatik 43k New Yorken uztailean egin zen Garapen Iraunkorrari buruzko goi-mailako foro politikoan azaldu zituzten beren herrialdeko esperientziak.

Eta orain, txosten bat argitaratu berri da, 43 herrialde horiek idatziz aurkeztutako txostenetan oinarrituta. Informazio ugari bildu da txosten horretan, herrialde bakoitzaren berezko xehetasun kualitatiboz betea.


Besteak beste, herrialdeek zer ekintza egin dituzten aipatzen da; adibidez, honako hauek: GIHetarako kabinete berri bat sortzea; 2030 Agendaren inguruko komunikazio- eta sentsibilizazio-ekimen berriak abiatzea; agenda hori ikasketa-planetan txertatzea; eta GIHetarako Itun Nazional bat egitea, estatuko erakunde guztiak biltzen dituena, tartean parlamentua, botere judiziala eta botere betearazlea, bai eta gizarte zibila eta sektore pribatua ere. Txostenean, horiez gain, agenda inplementatzeko eman diren beste erantzun instituzional eta estrategiko asko deskribatzen dira.

Datorren urtean Espainiak eta beste 47 herrialdek beren txosten nazionala aurkeztuko dute, denek ere beren borondatez.

Txostena behera kargatzeko:
https://sustainabledevelopment.un.org/content/documents/17109Synthesis_Report_VNRs_2017.pdf

Borondatezko Txosten Nazionalei buruzko informazio gehiago:
https://sustainabledevelopment.un.org/hlpf/2017

 

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
2030 AGENDA BULETINA
DAME 1 MINUTO
SOStenibles
ELKARTU ZAITEZ
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco