Azken berriak
atzera ES|EN
Bidaiak ondarean barrena: aurkitu, babestu, transmititu argazki erakusketa Genevako UN HQ-en euskaraz eta gaztelaniaz egongo da

Azaroaren 20tik aurrera, "Bidaiak ondarean barrena: aurkitu, babestu, transmititu" argazki erakusketa Genevako UN HQ-en euskaraz eta gaztelaniaz egongo da, UNESCO Etxeatik egindako itzulpenari esker, Garapenerako Lankidetzako Euskal Agentziaren laguntzaz eginda.

UNESCOk, Wikimedia Sverigek eta Wikimedia Italiak indarrak batzea erabaki zuten, argazkien bidez kultura-ondasuna babestea zeinen garrantzitsua den azpimarratzeko, jendea sentsibilizatu dadin eta ondarea zaindu, kultura-nortasuna babestu eta etorkizun komun bat eraiki dezan. UNESCOk eta Wikimediak uste dute ondareari buruzko irudiak balioesteak eta jendeari informazioa emateak ondarea galtzeko arriskua murrizten dutela, eta lagungarri direla jendeak bere kultura-aniztasuna goretsi eta hobeto babes dezan eta kultura-aniztasun horretaz harro egon dadin.

Erakusketan, agerian jartzen da, eskuragarri dauden lizentzia libreko irudiak erabiliz, zeinen hauskorra den gure kultura-ondare komuna, bere forma guztietan. Irudi horiek hainbat lekutan egon dira ikusgai, hala nola museoetan eta artxiboetan. Orobat egon dira ikusgai publiko orokorrarentzat Wikimedia Commonsen (Wikipediaren webgunean). Wikimedia Commonsen, lizentzia libreko milioika irudi daude; hortaz, edonork erabili eta egokitu ditzake. Bilduma dirurik jasotzen ez duten milaka boluntariok mantentzen eta
hobetzen dute. Herritarrek aukera dute mota bateko eta besteko kultura-ondarearekin lotutako argazki-lehiaketetan parte hartzeko, hala nola kultura ondare eraikiari buruzko Wiki Loves Monuments lehiaketan, Afrikako kultura-ondare ez-materialari buruzko Wiki Loves Afrika lehiaketan eta natura-ondareari buruzko Wiki Loves Earth lehiaketan.

Informazio gehiago izateko, ikusi tinyurl.com/wikiloves. Inplikatzeko, jo Wikipediara, Wikimedia Commonsera eta Unite4Heritagera. Wikipediara , Wikimedia Commonsera eta Unite4Heritagera.

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
2030 AGENDA BULETINA
DAME 1 MINUTO
SOStenibles
ELKARTU ZAITEZ
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco