Azken berriak
atzera ES|EN
Gure Mundua Eraldatzeko 17 Helburu erakusketa Basurtuko udaltegian

Basurtuko Udaltegian (Zankoeta, 1)  Gure mundua eraldatzeko 17 helburu erakusketa egongo da ikusgai, azaroaren 28tik abenduaren 15era.

Erakusketa horren bidez, 2030 Agendaren eta Garapen Iraunkorrerako 17 Helburuen (GIH) berri emateaz gain, herritarrak gai horri buruz sentsibilizatzea ere lortu nahi da. Garapen iraunkorrerako helburuetako bakoitza ilustrazio baten bidez adierazita dago, eta irudi horiek Euskadiko, estatuko eta nazioarteko artista hasiberriek nahiz eskarmentu handikoek eginak dira.

Irudien hautaketa UNESCO Etxeak egin du, ilustrazio-lehiaketa batean oinarrituta. Lehiaketa horretan, 197 ilustrazio jaso ziren, 13 herrialdetako 170 egilerenak. Ilustrazioen hautaketan kontuan hartu da bai genero-ikuspegia, bai irudiak eta hizkuntza ez-sexista erabiltzea, bai eta dibertsitatearen adierazgarri izatea ere.

Erakusketan kolaboratzaile dira Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia, Arabako Foru Aldundia, Bilboko Udala eta Eusko Jaurlaritza.

Informazio gehiago:
Nekane Viota
n.viota@unescoetxea.org

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
DAME 1 MINUTO
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco