Azken berriak
atzera ES|EN
Hezkuntzaren arloan kontuak ematea: gure konpromisoak betetzea izeneko txostenaren aurkezpena

UNESCO Etxea - Euskal Herriko UNESCO Zentroak Hezkuntzaren arloan kontuak ematea: gure konpromisoak betetzea izeneko txostenaren aurkezteko ekitaldira gonbidatzen zaitu. Azaroaren 22an izango da, 11:00etan, Eusko Jaurlaritzako Lakuako egoitzan (Euskaldun Berria Aretoa. Donostia-San Sebastian, 1, Gasteiz).

Mundu mailako Hezkuntzaren Jarraipen Txosten berria, bigarrena, aurkeztu berri du UNESCOk. Hezkuntzaren arloan kontuak ematea: gure konpromisoak betetzea du izenburu, eta nazioarteko komunitateak hezkuntzaren arloan Garapen Iraunkorrerako 4. Helburua (GIH) lortzearren hartutako konpromisoan zer aurrerapauso eman diren aztertzen du

Erantzukizuna hezkuntzan ere badu aztergai, eta analizatzen du kontuak emateko zer mekanismo diren eraginkorrenak eta zer faktore politiko, ekonomiko eta sozialek eragiten duten kontu emate horrek behar bezala funtzionatu edo porrot egitea. Zenbait gomendio ematen ditu, hezkuntza-zerbitzu eraginkorrago, efizienteago eta ekitatiboagoak emateari buruz.

Txostenean ondorioztatzen denez, besteak beste, bidegabea da, eta kalterako ere bai, hezkuntza-sistemak dituen akatsen errua irakasleei leporatzea, haien absentismoagatik edota behar besteko emaitzak ez dituztela eta.

Informazio gehiago argitalpen honi buruz >>

Parte hartuko dute:

  • Rosa Vidarte, txotenaren ikerketa-eta prestaketa-taldeko kidea. Hezkuntza-politikan nazioarteko aditua.

  • Maite Alonso Arana, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuordea. Politika publikoa eta ekonomian nazioarteko aditua.

  • Aurkezlea: Nieves Fernández, UNESCO Etxeako Lehendakari ordea.

 

Bertaratuek Txostenaren laburpena jasoko dute.

Sarerra librea

Etorri behar izanez gero, bete izen-emateko orria

 

Informazio gehiago:

Monika Vázquez.

m.vazquez@unescoetxea.org

94 427 64 32

Antoilatzailea

Babeslea

http://www.unescoetxea.org/irudiak/Logo_UNESCO_Etxea_2017_300.jpg

http://www.tekniker.es/media/uploads/empresas/WEB_TEK_GobiernoVasco_Educacion.jpg

Laguntzailea

 
http://www.unevoc.unesco.org/fileadmin/up/unesco_logo3.jpg

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
2030 AGENDA BULETINA
DAME 1 MINUTO
SOStenibles
ELKARTU ZAITEZ
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco