Azken berriak
atzera ES|EN
Mundua aldatu nahi duten gazte Getxotarren komikiak

2017ko urrian, UNESCO Etxeak ANIZTASUNerakoKOMIKIAK izeneko tailerra antolatu zuen, Getxoko liburutegiekin eta Getxoko Udaleko Immigrazio eta Kulturartekotasunaren Unitatearekin lankidetzan.

10-12 urteko haurrentzako komiki-tailerra izan zen, eta Susanna Martín ilustratzaile katalanak (egun, Bilbon bizi da) eman zuen, UNESCO Etxeako Jéssica Domínguez kultura-teknikariarekin batera.

Tailerrean kultura-aniztasuna eta kulturartekotasuna landu zituzten, bai eta gai horiekin eta generoarekin loturiko estereotipoak ere.
Aipatutako kontzeptu horiek landu ondoren, tailerrean parte hartu zuten gazteek beren komikiak egin zituzten. Tailerra garatzeko Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntza izan zen.

Hona hemen Ruben, Adei, Iker, Victor, Gabi, Lucía, Raúl, Fabio, Oier, Xabi, Eneko, Ziortza, Arane, Elisa, Matias, Manawee eta Martín tailerreko partaideek eginiko sorkuntza-lanak. Sexua, generoa, jatorria edo kultura arrazoiagatik ematen den diskriminazioari aurre egiteko Getxon elkartzen da heroietako Munduko Aliantza…

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
2030 AGENDA BULETINA
DAME 1 MINUTO
SOStenibles
ELKARTU ZAITEZ
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco