Azken berriak
atzera ES|EN
Nerbioi-Ibaizabal Udaltaldea finalista Europako 2017ko Ekintza Eraldatzailea sarian

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalen Eskualdeko Jasangarritasun Bulegoa, Udalsarea 21eko kidea, Europako “2017ko Ekintza Eraldatzailea” sariaren lau erakunde finalistetako bat da. Sariaren eragilea ICLEI jasangarritasunaren aldeko tokiko gobernuen europar sarea da, Eusko Jaurlaritzaren eta Aalborg (Danimarka) hiriaren sostenguarekin. Sari honek aitortzen ditu toki eta eskualde mailako berrikuntza-ekimenak, garapen bidean edo amaituta daudenak eta gizartearen eraldaketa soziokultural, sozioekonomiko eta teknologikoa ahalbidetzen dutenak, Euskal Adierazpenean identifikatutako bideetatik.


Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalen Eskualdeko Jasangarritasun Bulegoarekin batera, honako ekintza hauek izan dira finalistak: “100ideiaZGZ: alferrik galdutako ideiarik gabeko hirirantz”, Zaragozak aurkeztua; “Mannheim klimaren bidean”, Alemaniako Mannheim hiriarena; eta “Tokiko demokrazia parte-hartzaile eredugarrirantz; Nilüfer “herritarren errepublika”, Turkiako Nilüferrek aurkeztua.


Epaimahaikideak honako hauek izan dira: Cor Lamers (Eskualdeen Europar Batzordeko ENVE Batzordearen presidentea; Wolfgang Teubner (Europako ICLEIko zuzendari Nagusia), Arantza Acha (UNESCO-Etxeko zuzendaria) eta Thomas Kastrup-Larsen (Aalborgeko Alkatea, Danimarka). Sariak banatzeko ekitaldia 2017ko azaroaren 22an izango da, Eskualdeen Europar Batzordearen egoitzan, Bruselan (Belgika).


Ekintza irabazleak sari hauek jasoko ditu: garaikur bat; “2017 urteko Ekintza Eraldatzailea” izendatua izateko eskubidea; sustapen-bideo bat egiteko eskubidea; doako sarrera eta aurkezpen bat Hiri Jasangarriei buruzko hurrengo Europar Konferentzian, 2019an; eta bere ekintzaren aurkezpena Hiri Jasangarrien Plataforman: www.sustainablecities.eu.
Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek 2011n abiatu zuen Eskualdeko Jasangarritasun Bulegoa, Arakaldo, Arrankudiaga-Zollo, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Orduña, Orozko, Ugao-Miraballes, Zaratamo eta Zeberio udalek osotuta, Tokiko Agenda 21ei laguntzera zuzendutako zerbitzu publiko gisa. Bulego honen ekintza garrantzitsuenen artean, aipatu behar da 2014an abian jarri zuela eskualdeko erosketa eta kontratazio zerbitzu bat, Jasangarritasun irizpideekin, eta 2017an Energiaren Eskualdeko Behatokia eta Energiaren Atari herritarra, aurrezpen eta eraginkortasuna energiaren, ekonomiaren eta ingurumenaren alorrean errazteko, murrizketa hirukoitza lortuz: kontsumo energetikoa (kWh), faktura energetikoaren gastua (€) eta berotegiko efektuko gasen emisioa (BEG).


Nerbioi-Ibaizabal udalerri txiki eta ertainez osatutako eskualde bat da, aipatutako eskualde-bulegoaz baliatu dena jasangarritasunaren tokiko kudeaketari laguntzeko, tresna egonkor eta eraginkor bezala. Udalerri horiek eskualdeko lankidetza eredu bat lehenetsi dute, euren dimentsio txikiak eta baliabide urriek eragozten dietelako banakako egitura bat izatea ingurumenaren hobekuntzan aurrera egiteko. Horregatik, udalerri bakoitzeko Tokiko Agenda 21ak modu bateratuan lantzea, ezartzea eta ebaluatzea erabaki dute, baliabideak eta jasangarritasunera zuzendutako estrategia komun bat konpartituz: Eskualdeko Agenda 21.


Aurkeztutako ekintza guztiak Sustainable Cities plataforman kontsulta daitezke:
www.sustainablecities.eu

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
2030 AGENDA BULETINA
DAME 1 MINUTO
SOStenibles
ELKARTU ZAITEZ
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco