Azken berriak
atzera ES|EN
Hezkuntza, Arteak eta Herritarrak II. Mintegia. Arte Hezkuntzako praktikak, gizarte-eraldaketarako

Arte-hezkuntza tresna boteretsua da irudimena askatzeko eta herritar konprometituak eraikitzeko

Artearen eta kulturaren ikaskuntza, bai hezkuntza formalean bai ez-formalean, estrategia boteretsuenetako bat da herritar arduratsuak eta giza eskubideen babesle direnak eraikitzeko. Hezkuntzan artea egotea, arte-hezkuntzaren eta arte bidezko heziketaren bitartez, lagungarria da haurren eta gazteen garapen oso-beteari begira.

Sormena, autoestimua, ikasteko prestasuna, taldean lan egiteko gaitasuna nahiz pentsamendu abstraktua garatzeko bidean, arte-hezkuntzak esparru ezin hobea eskaintzen du, sentsibilizazioa pizteko, hastapenetan murgiltzeko eta adierazpena sustatzeko aukera ematen baitute arteek.

Nori zuzenduta dago mintegi hau?
Arte-hezkuntzako edozein profesionali eskaintzen zaio; esparru horretan jarduten dute, hain zuzen, ikastetxeetako irakasleek eta espezialistek, artistek, bai eta museo eta auditorioetako hezitzaileek, animatzaileek, hezkuntza-administrazioko langileek eta beste esparru batzuetako irakasleek ere.

2017ko azaroaren 29an eta 30ean, 15:30etik 20:00etara
Begoako Andra Mari. Irakasleen Unibertsitate Eskola. Barrainkua kalea 2, Bilbao

Doako izen-ematea hemen: https://goo.gl/forms/4nkA0vSyKF5gpBkL2

Programa osoa

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
2030 AGENDA BULETINA
DAME 1 MINUTO
SOStenibles
ELKARTU ZAITEZ
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco