Azken berriak
atzera ES|EN
NBE 2017 Beka-programa

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak NBE Beka Programarako finantziazioa eman du beste urte batez, herrialde pobretuak garatzeko lankidetza-proiektuetan parte hartzen duten borondatezko laguntzaileentzat.

Beka-programaren helburua da mundu bidezkoago bat sortzeko oinarriak jartzen laguntzea, giza garapen iraunkorra bultzatzeko, giza eskubideak babesteko, zigorgabetasunaren aurka lan egiteko eta gobernagarritasun demokratikoa sustatzeko.

UNESCO Etxea da UNESCO 2017 Beka Programa kudeatzeaz arduratzen den erakundeetako bat, eta, lan horren baitan, 7 gazte hautatu ditu borondatezko laguntzaile izateko UNESCOk herrialde pobretuetan dituen bulegoetan. Gazte horiek UNESCOren lan-alor desberdinetan egingo dute lan.

Inés Hernández eta Marisela Galindo Costa Ricara; Jesús Pérez Senegalera; Elena González Guatemalara; Tina Magazzini eta Eva Aguirre Zimbabuera eta Maialen Mangas Perura.

1997 urtetik hona, UNESCO Etxearekin, 182 pertsona 47 herri desberdinetan parte hartu dute NBE Beka Programa honi esker.

Informazio gehiago:

UNESCO Beka-Programa

 

http://www.unescoetxea.org/irudiak/Berria_Becas2017OK.jpg

ezker-eskubi: Maialen Mangas; Jesús Pérez; Inés Hernández; Marisela Galindo; Eva Aguirre; Mónika Vázquez, UNESCO Etxeko NBE Beken programaren arduraduna; Arantza Acha, UNESCO Etxeko zuzendaria; Elena González eta Paul Ortega, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendaria.

 

Koordinatzailea:

http://www.unescoetxea.org/irudiak/Logo_UNESCO_Etxea_2017_300.jpg 

   

Dirulaguntzailea:

 

 

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
2030 AGENDA BULETINA
DAME 1 MINUTO
SOStenibles
ELKARTU ZAITEZ
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco