Azken berriak
atzera ES|EN
Ikastaroa sarean: Garapen iraunkorrerako 2030erako Agendari buruzko sarrera

UNESCO Etxeak, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, "Garapen iraunkorrerako 2030erako Agendari buruzko sarrera. Pertsona eta planetarako plana" ikastaroa antolatu du, 2017ko urriaren 18tik 31ra izango da, 15 orduko iraupenarekin.

Mundu osoko 150 lider baino gehiago izan ziren Garapen Iraunkorrari buruzko Nazio Batuen Biltzarrean, 2015eko irailean, 2015-2030 aldirako garapen iraunkorrari buruzko agenda handinahia ofizialki onesteko asmoz, Nazio Batuen 193 estatu kideek adostu ondoren.

Ban Ki-Moon Nazio Batuetako idazkari nagusiak adierazi zuenez, “agenda hau herrien agenda da, leku guztietako pobrezia behin betiko eta inor atzean utzi gabe desagerrarazteko, alderdi guztietatik”.

Garapen Iraunkorrerako 2030 Agenda eta Garapen Iraunkorrerako Helburuak Nazio Batuek onartutako garapen iraunkorrerako nazioarteko agenda berria da. Agenda honetan kontuan hartzen da pobreziarekin amaitzeko egoera ekonomikoa hobetuko duen eta gizarteko beharrizan batzuk aintzat hartuko dituen plangintza bat ere behar dela; hezkuntza, osasuna, babes soziala eta lanerako aukerak kontuan izango dituena, bai eta klima-aldaketa eta ingurumenaren zaintza ere. Beste zenbait gai ere biltzen ditu, hala nola desparekotasuna, azpiegitura, energia, kontsumoa, biodibertsitatea, ozeanoak eta industrializazioa.

Planeta osoan giza garapen iraunkorra erdiesteko tresna izatea du helburu, eta agenda martxan jartzeak herrialde guztien eta maila guztietako administrazioen parte-hartzea dakar, sektore pribatuarena, sektore akademikoarena, gizarte zibil antolatuarena eta herritarrena oro har.

Helburuak

  • 2030 Agenda osatzen duten parte guztiak aztertzea
  • 2030 Agendaren onespenera eraman duen nazioarteko prozesua eta  prozesu instituzionala ezagutzea
  • 2030 Agenda giltzarri diren hainbat ikuspegitatik aztertzea, hala nola giza eskubideen, generoaren, kulturaren edo ingurumenaren alorretatik.
  • Eztabaidatzeko, pentsamendu kritikoa lantzeko eta iritziak trukatzeko gune bati bide ematea.
  • Profesionalek eta boluntarioek haien edukiak eta diskurtsoa lan-espazioan txertatzeko bidea erraztea.

Nori zuzenduta
Garapen Iraunkorrerako 2030 Agenda eta GIHak ezagutzeko interesa duten pertsona eta erakundeei, batez ere sektore sozialekoei, GGKEei eta ingurumen eta hezkuntzakoei.

Informazio gehiago: Edukiak, metodologia, ebaluazioa eta izen-ematea

Ezaugarri orokorrak

  • Plaza kopurua: 30.
  • Hizkuntza: Gaztelania.
  • Modalitatea: Sarekoa (moodle plataforma).
  • Maila: Oinarrizkoa.
  • Kostua: Doakoa.
  • Iraupena: Urriaren 18tik 31ra. Ikastaroa osatzeko guztira 15 ordu beharko direla aurreikusten da.
  • Izen-ematea: Urriaren 13ra arte. Plazak baino izen-emate gehiago egonez gero, Bizkaiko pertsonek lehentasuna izango dute.
  • Izen-emate orria: https://goo.gl/forms/gCHlInOrkzglZ6aT2
  • Informazio gehiago: Aitana Uria a.uria@unescoetxea.org  

Antolatzen du::

http://www.unescoetxea.org/irudiak/Logo_UNESCO_Etxea_2017_300.jpg

Babesten du:

 

http://www.unescoetxea.org/irudiak/Logo_diputacion_Bizkaia_2016_H.jpg

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
2030 AGENDA BULETINA
DAME 1 MINUTO
SOStenibles
ELKARTU ZAITEZ
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco